Yoda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Yoda, Star Wars film sagako fikziozko pertsonaia bat da, baita historiako Jedi maisurik handienetako bat ere. Yavineko gudua baino 896 urte lehenago jaio zen, eta gudu hau gertatu eta lau urte beranduago hil zen. Jedi Goi Kontseiluko kidea zen Klon Gerren aurretik eta ondoren. Inperioa eratu zenean, Dagobah planetara erbesteratu egin zen Jedi Purga Handitik ihes egiteko. Indarraren ezagutzailerik handienetako bat, Dooku Kondea, Mace Windu, Ki-Adi-Mundi, Obi-Wan Kenobi (Qui-Gon Jinn irakasle bezala jarri aurretik) eta Luke Skywalkerren Irakaslea izan zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yoda Aldatu lotura Wikidatan