Bartolomeu Dias
Wikipedia(e)tik
Bartolomeu Diasen estatua (Londres).
Bartolomeu Dias (Algarve, Portugal, 1450 - Esperantza Onaren lurmuturra, 1500) portugaldar itsasgizona izan zen.
[aldatu] Biografia
Behaim kosmografo eta itsasgizonaren ikaslea izan ondoren, Afrikara bidali zuen Portugalgo Joan II.ak. «Ekaitzen lurmuturra», egungo Esperantza Onaren lurmuturra, igaro zuen lehen itsasgizona (1487-1488) izan zen. Vasco da Gamari Indiara lagundu zion 1497an, eta Pedro Alvares Cabrali Brasila 1500ean. Azken bidaia horretan galdu zuen bizitza.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.