Basotho

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Basotho haurra.

Basothoa Afrika beltzeko etnia da. Afrikako hegoaldean bizi dira XV. mendeaz geroztik, eta bantu familiako hizkuntza dute (sesothoa). Sotho ere deitu izan zaie etnia honetako kideei. Vaal eta Zambeze ibaien arteko lurraldeetan, Kalahariko eremuaren mendebaldean bizi dira. XX. mendeko gerren ondorioz, zenbait talde Basutolandiako mendietara baztertu ziren, eta gaur Lesotho den estatuko populazio-talde nagusia dira. Lesothon 1,8 milioi basotho bizi dira, eta Hegoafrikar Errepublikan 3,5 milioi.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basotho Aldatu lotura Wikidatan