Batman (1989ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Batman 1989ko Tim Burton estatubatuar zinema zuzendariaren superheroi ekintza filma bat da. DC Comics argitaletxea eta Bill Finger eta Bob Kane komikigileen Batman superheroiaren komikietan oinarritua dago. Bertan, Jack Nicholson, Michael Keaton, Kim Basinger, Robert Wuhl, Pat Hingle, Billy Dee Williams, Michael Gough eta Jack Palance aktoreek antzeztu zuten.

Filma honek Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Anton Furst eta Peter Young) irabazi zuen.

Filma honek izandako arrakastari esker beste hainbat jarraipen pantailaratu izan dira: Batman Returns (1992), Batman Forever (1995), Batman & Robin (1997), Batman Begins (2005), The Dark Knight (2008) eta The Dark Knight Rises (2012).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Gotham City hiri ilun eta arriskutsua polizia ustelaz babestua eta Grissom (Jack Palance) mafiosoaren kontrolpean dago. Alkateak (Lee Wallace) izendatu berri duen Harvey Dent (Billy Dee Williams) barrutiko fiskala eta James Gordon (Pat Hingle) komisarioak hori aldatzeko ahaleginak egin arren, Batman (Michael Keaton) iritsi arte hiriaan segurtasun eza geri eta handiagoa da. Hiri honetako Vicky Vale (Kim Basinger) kazetariak saguzahar-gizon superheroi berri honen mozorroaren atzean nor ezkutatzen den jakiten saiatuko da.

Filma honetan Batman superheoriak bere etsai nagusiena edota nabarmenetako bati aurre gin beharko dio: Jack Napier/Joker (Jack Nicholson) gaizkile txatxazale, irrilari eta zitala.

Aktoreak

Kanpo loturak