Bedrich Smetana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Smetanaren estatua, Karlos zubitik gertu, Pragan.

Bedrich Smetana[1] (Litomysl, 1824 - Praga, 1884) musikagile erromantikoa eta pianista izan zen. Txekiar musikaren sortzailetzat hartzen da. Smetanaren musikan herri-ikuspegiak tartekatzen dira bohemiar bizimodu, kantu eta dantzekin.

[aldatu] Bizitza

Sei urte zituela eman zuen lehen piano-kontzertua. 1848. urtean musika-eskola bat sortu zuen Pragan Liszten laguntzarekin. Hungariar musikagilearen adiskidetasunak eragin handia izan zuen Smetanaren bizitzan. 1856-1861. urteetan Göteborgeko elkarte filarmonikoaren zuzendari izan zen, eta 1866-1874. urteetan Pragako Herri Antzokiaren orkestrako zuzendari. 1874. urtean erabat gorra geratu zen, eta kargu guztiak utzi zituen.

[aldatu] Lanak

Lan aipagarriak ditu, besteak beste: operak: Brandenburgotarrak Bohemian (1866); Andregai saldua (1866); Dalibor (1868); Bi alargunak (1874); Musua (1876); Sekretua (1878); Libuse (1881); Deabruaren horma (1882); poema sinfonikoak: Rikardo III (1858); Wallensteingo eremua (1859); Nire aberria (1874-1879), sei poema sinfonikoko zikloa, Moldova famatuarekin; ganbera-musika: harizko tresnetarako bi kuarteto, piano eta harizko tresnetarako hirukote bat, eta bohemiar herri-dantzak pianorako.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak