Begoña Alberdi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Begoña Alberdi

Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1964 (59/60 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
IMDB: nm2175752 Edit the value on Wikidata

Begoña Alberdi de Miguel, ezaguna 'Pandemiako sopranoa' ezizenez (Bartzelona, Katalunia, 1964) soprano katalana da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroan tratu txarrak, abusuak eta hurbileko senideen heriotza jasan zituen, baina zailtasunak gainditu eta aurrera egin zuen.[2] 1989an Iruñeko Julián Gayarre Nazioarteko Kantu Lehiaketa irabazi zuen. Bi urtez irabazi zuen Kataluniako Ganbera Operak antolatutako Ahots Berrien Maratoia eta Eugenio Marco lehiaketa nazionaleko bigarren saria Sabadellen.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Yorketik Iruñerako Metropolitan Operako Orkestrarekin bakarlari aritu zen.

1989an Bartzelonako Lizeoan La fiamma lanean egin zuen debuta. Antzerki hartan, bigarren mailako hogei paper baino gehiago egin zituen: Jenfa, Borís Godunov, Manon Lescaut, Die Walküre, Salomé, Una cosa rara, Aida, Beatrice di Tenda, Alcina, Norma, La Favorita, Parsifal, Le nozze di Figaro, Don Giovanni, Peter Grimes, Macbeth, Die tote Stadt, etab. 300 aldiz baino gehiagotan abestu du du Liceu edo munduko opera-antzoki nagusietan.[2]

2023an, tv3ren Sense Ficció saioak erreportaje bat eskaini zion.[3]

'Pandemiako sopranoa'[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koronabirusaren krisian, 2020ko martxoan, ospetsu egin zen l'Eixample uharteko bizilagunentzat Giacomo Pucciniren "O mio babbino caro" aria abesten zuen kaleko bideo bat zabaldu zenean.[4] 72 egunetan abestu zuen balkoian. [5]Testuinguru horretan, "Pandemiako sopranoa" goitizena jaso zuen.[2][6][7]

Argitaratutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Brava, pandemiaren berrogeialdian kantatutako abestiaez osatutako diska
  • Un silencio inesperado. Casta Diva.[8]
Begoña Alberdiren La diva i la vida dokumentalaren estreinaldiko kartela, Bartzelonako Lizeoa, 2023.04.16

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albert Esteve informatikariarekin ezkonduta dago eta Bartzelonan bizi dira, Calabria kalean. Senarrak animatu zuen pandemia sasoian txaloak egiteaz gain, iluntzero 20:00etan bakoitik kantatzera.[6]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1989an Iruñeko Julián Gayarre Nazioarteko Kantu Lehiaketa
  • Kataluniako Ganbera Operak antolatutako Ahots Berrien Maratoia bi urtetan
  • Sabadelleko Eugenio Marco lehiaketa nazionalean bigarren saria
  • 2023an, tv3ren Sense Ficció saioak berari buruzko erreportaje bat.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]