Eixample
|
Eixample (2) |
|
|---|---|
|
|
|
| Azalera | 7,48 km² |
| Biztanleria | 266.874 (2009) |
| Dentsitatea | 35.678,34 bizt / km² |
|
|
|
Eixample (euskaraz Zabalgunea) Bartzelona hiriko barrutia da. Barruti honen kodea 2 zenbakia da eta honako auzoek osatzen dute: Dreta de l'Eixample, Esquerra de l'Eixample (Antiga eta Nova Esquerra de l'Eixample), Sant Antoni, Sagrada Família eta Fort Pienc.
XIX. mendean sortu zuten, 1854-1856 hiriko harresien eraisketa burutu eta hiriaren zabaltzearekin batera, Ildefons Cerdà arkitekto eta hirigilearen Cerdà planaren arabera gauzatu zelarik, hortik Eixample ("Zabalgunea") izena. 2009an Eixample barrutiak 269.185 biztanle zituen, hortaz hiriko barruti jendetsuena zen.
Barruti hau hiriko etorbide garrantzitsu askok zeharkatzen daude, esate baterako Avinguda Diagonal, Gran Via de les Corts Catalanes edota Gràcia pasealekua.
Eduki-taula |
Auzoak [aldatu]
Eixample barrutia honako auzo hauetan banatzen da:
| Kodea | Auzoaren izena | Biztanleria (2009) | Azalera (ha) | Dentsitatea (biz/ha) |
|---|---|---|---|---|
| 05 | Fort Pienc | 33.202 | 92,9 | 357,4 |
| 06 | Sagrada Família | 52.890 | 105,1 | 503,2 |
| 07 | Dreta de l'Eixample | 43.609 | 212,3 | 205,4 |
| 08 | L'Antiga Esquerra de l'Eixample | 42.183 | 123,5 | 341,7 |
| 09 | La Nova Esquerra de l'Eixample | 58.559 | 133,8 | 437,8 |
| 10 | Sant Antoni | 38.742 | 80,1 | 483,7 |
| Eixample | 269.185 | 747,7 | 360,0 |
Leku interesgarriak [aldatu]
Iruditegia [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Katalanez)(Gaztelaniaz) Eixampleko barrutia Bartzelonako udal webgunean
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||