Berenize III.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Berenize III.a (K. a. 116 edo K. a. 115-K. a. 80) (grezieraz Βερενίκη), Egiptoko ptolomeotar dinastiako erregina bat izan zen. Batzuetan Kleopatra Berenize deitua, ez da bere egiptoar titulatura ezagutzen. Bere izena, gurtzara, Bere aitak maitatua bezala erantsi zen.

Zalantzak daude jaio zen urteari buruz, aukera gehien dituzten urteak, K. a. 115 eta K. a. 116 urteak diren arren. Ptolomeo IX.a Latiroren eta Kleopatra Selene I.aren alaba eta Ptolomeo XII.a faraoiaren arrebaordea zen.

Egipton, berak bakarrik gobernatu zuen lehen erregina izan zen Tauserten garaitik, K. a. 1185ean. Egiptoko faraoi bezala gobernatu zuen K. a. 81 eta K. a. 80 bitartean, eta, K. a. 101etik K. a. 88 bitartean, Errege Emazte Handi bezala gobernatu zuen bere senar eta osaba zen Ptolomeo X.arekin batera

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ptolomeo X.a Alexandrorekin, K. a. 101ean ezkondu zen, nork Ptolomeo IX.a Latiroren ondoren hartu zuen tronua bere ama Kleopatra III.ak lagunduta. Ezkontza honetatik, alaba bat jaio zen, Kleopatra V.a. Ptolomeok Kleopatra III.a hil zuen eta Latirok, itzuli eta tronua berreskuratu zuen K. a. 88an, eta, beraz, Ptolomeo X.ak eta Berenizek, Alexandriatik ihes egin zuten, Zipren babestuz, non Ptolomeo X.a hil zen K. a. 87an. Ptolomeo IX.a hil zenean, Berenize tronura itzuli zen, eta sei hilabetez gobernatu zuen, garai honetan, herriak maitatua izatea lortu zuelarik.

Berak, legitimitatea emateko Ptolomeo X.aren seme batekin ezkontzera behartua, Ptolomeo XI.arekin, K. a. 80an, honek, 19 egun beranduago hil zuen. Zuhurtasun falta handia erakutsi zuen erabaki bat izan zen, herria asaldatu zuena, matxinatu eta Ptolomeo XI.a hil zuena egun batzuk beranduago.


Aurrekoa
Ptolomeo X.a eta Kleopatra III.a
Egiptoko faraoia Ptolomeo X.arekin. Lehen erregealdia
K. a. 101-K. a. 88
Ondorengoa
Ptolomeo IX.a


Aurrekoa
Ptolomeo IX.a
Egiptoko faraoia Ptolomeo XI.arekin. Bigarren erregealdia
K. a. 81-K.a 80
Ondorengoa
Ptolomeo XI.a