Kleopatra Selene I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
WLA brooklynmuseum Ptolemaic Queen.jpg

Kleopatra Selene I.a (antzinako grezieraz:η Κλεοπάτρα Σελήνη), Egiptoko ptolomeotar dinastiako erregina ezkontidea eta, ondoren, Seleuzidar Inperioko erregina izan zen.

Ptolomeo VIII.a Evergetes faraoia eta Kleopatra III.aren alaba zen. K. a. 112an ezkondu zen bere anaia Ptolomeo IX.arekin, Kleopatra IV.agandik laster dibortziatu zena.

Ondoren, Seleuzidar erregeekin ezkondu zen: Antioko VIII.a Griforekin K. a. 102an, Antioko IX.a Eusebiorekin K. a. 96an eta, azkenik, bere suhi Antioko X.a Eusebiorekin K. a. 95ean.

Berenize III.aren ama izan zen, K. a. 114an, bere osaba Ptolomeo X.arekin ezkonduko dena, ondoren, K. a. 81ean, bere lehengusu Ptolomeo XI.arekin, Silak errege bezala ezarria. Bere senarrak, ezkondu eta gutxira hil zuen, K. a. 80an, ondoren, bera, Alexandriako herri nahigabetuak lintxatu zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kleopatra Selene I.a Aldatu lotura Wikidatan