Bernadette Soubirous

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bernadette Soubirous.

Santa Bernadette Soubirous, jaiotzako izenaz Saint Marie-Bernarde Soubirous, okzitanieraz Maria Bernada Sobirós (Lurda, Frantzia, 1844ko urtarrilaren 7a - Nevers, Frantzia, 1879ko apirilaren 16a) errotari baten alaba zena, hamalau urte zituela, Ama Birjina agertu omen zitzaion 18 aldiz. Lurdako santutegiko erromesaldiek agertze horiek dituzte oinarri. Neversko Karitateko Ahizpen Komentuan sartu zen 1866an. 1933an kanonizatu zuten. Jaieguna, Espainian, apirilaren 16a; Frantzian, otsailaren 18a.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernadette Soubirous Aldatu lotura Wikidatan