Erromesaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hajj edo Mekarako erromesaldiko irudi bat.

Erromesaldia toki sakratu batera arrazoi erlijiosoengatik egiten den bidaia da. [1] [2] Erromesaldia egiten duen sinestuna erromesa da. Hainbat erlijotan ohiko (eta batzuetan, ezinbesteko) egitekoa da; hala nola, islamean hajj edo Mekarako pelegrinazioa islamaren bost oinarrietako bat da, Koranaren musulman ahal izanez gero orok egin beharrekoa; kristautasunean, Jerusalen, Erroma eta Done Jakue bideko pelegrinazioak dira ezagunenak; eta hinduismoan, Gangeseko iturburuetara egiten dena aipa daiteke.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donejakue Bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donejakue Bidea Europa osoko erromesek Santiago de Compostela hirira (Galizia) iristeko eta handik itzultzeko egiten duten bidea da, Erdi Aroan sortua. Euskal Herriak garrantzia handia du Donejakue Bidean, Iberiar penintsulaz kanpoko Europako lurretatik datozen erromesak bertatik igarotzen baitira. [3]

Xabieradak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren lehen eta bigarren igandeetan, xabieradak egin ohi dira. Xabierko Gaztelura, hau da, Nafarroako patroiaren jaiolekura egiten diren erromeria handiak dira. Jendea oinez joan ohi da Nafarroako herri guztietatik. Jai honen jatorria, kolera-epidemia zela eta Foru Diputazioak 1885ean egindako promesan datza.[4]

Inaziotar bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inazio Deunak Azpeitiatik Erromarako bidean Manresan (Katalunia) 10 hilabete egin zituen. Inaziotar Bideak Euskadin zazpi etapa ditu gune hauek zeharkatzen dituztelarik: Loyolako Santutegia, Arantzazu, Zumarragako Antigua ermita, Aizkorri Natura Parkea, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea eta Laguardia. Gero bidea Errioxa, Nafarroa, Aragoitik igarotzen da, Manresara iritsi arte, Montserrateko monasterioik hurbil. [5]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «erromesaldi» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  2. «erromesaldi - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  3. «Kultura-ibilbideak, Done Jakue bidea Euskal Herrian zehar, Kadaguako ibilbidea, Ardoaren eta arrainaren ibilbidea» www.euskadi.eus 2007-08-23 (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  4. Ramón Zallo, Mikel Ayuso. (Pdf) Euskal Herria ezagutzea. Bertako kulturan, historian, gizartean eta erakundeetan zeharreko bidaia.. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia ISBN 978-84-457-2865-9..
  5. (Gaztelaniaz) «Inaziotar Bidea bultzatu nahi dute Euskadik eta Kataluniak» El Diario Vasco 2015-07-15 (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.