Bessemer prozesua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bessemer prozesua altzairua seriean ekoizteko lehen prozesu merkea izan zen. Prozesu honek bere asmatzailearen izena hartzen du, Henry Bessemer, prosezuaren patente bat atera zuena 1855an. Prozesu hau independenteki aurkitu zuen Willian Kellyk 1851an. Prozesu bera Europatik kanpo erabilia izan zen mendeetan zehar, baina ez eskala industrialean. Oinarrizko printzipioa burdinaren espurutasunak erretiratzea da, sartutako aireari esker. Oxidazioak burdinaren masaren tenperatura handitzen du eta urtua mantentzen du.

Prozesuaren xehetasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bessemer bihurgalua.

Henry Bessemer ingelesak sortutako aparatuari bihurgailua deritzo prozesatutako arrabioa altzairu edo burdina bihurtzen duelako. Madari formako galdara erraldoi batean datza, altzairuzko xafla lodi batez estalia dagoena eta barrutik material errefraktarioz; goialdea irekita dago, eta behekoa borobila da eta mugikorra da ardatz horizontal baten inguruan. Ardatza taladratua dago, zulo txiki batzuetan zehar haizea emateko. Gailua bi oinarriren gainean jarrita dado. Horietako batek mekanismo hidraulikoa du ontziak bira egiteko, fundizioa kargatu ahal izateko hondoko zuloak estali gabe, eta altzairuaren galdaketa errazteko bihurketa egitean.

Bihurketa prozesua hiru fasetan egiten da:

Zeparen sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo bihurketa egitean eta errautsak kentzean datza; gero horizontalean kokatzen da eta bere 1/5 betetzen da fundizioz. Aire presio handia sartzen zaio eta azkar bueltatzen da bere egoera normalera. Airearen oxigenoak, masa likidoan zehar, masa urtuan dagoen silizioa eta manganesoa erretzen du eta dagokien oxidoetan bihurtzen ditu. Lehenengo fase hau garrik gabe egiten da 10 minututan, eta prozesua egin eta berehala bihurgailuko ahotik txinparta gorriak agertzen dira.

Deskarburazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sopletearen akzioa jarraituz, oxigenoak karbonoaren oxidazioa hasten du, biolentzia eta gar luzeen irteerarekin gauzatzen dena, airelaster bizia eta karbono oxidoaren konbustioa dela eta.

Perkarburazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karbonoa erretzean, oxigenoa burdina guztiz oxidatuta uztera helduko zen erabilgarritasun barik utziz. Puntu honetan airea mozten da, bihurgailua okertu egiten da eta burdinezko aleazioa gehitzen zaio masa likidoari, aldi berean, karbono eta manganeso kantitatea gehituz, lortu nahi den altzairuaren arabera. Gero, gailua zuzentzen da, eta aldi berean berriz sartzen zaio airea minutu gutxitan zehar. Azkenik, bere ahotik zepa botatzen da eta ondoren altzairua edo burdina ateratzen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bessemer prozesua Aldatu lotura Wikidatan