Bilirrubina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bilirrubinaren egitura kimikoa


Bilirrubina eritrozitoen barnean dagoen hemoglobinaren degradazioaren ondorioz sortutako pigmentu horixka da.

Eritrozito zaharrak hiltzen direnean haien mintz zelularra apurtzen da, barneko hemoglobina askatuz. Ehunetan dauden makrofagoek hemoglobina hori hartzen dute, hemoglobinaren porfirina bilirrubinan eraldatuz. Sortutako bilirrubina proteina garraiatzaile bati (albumina) atxikitzen zaio, odolean zehar bidaiatuz eta gibelera helduz. Gibelean bilirrubina azido glukonikoarekin elkartzen da eta hesteetara pasatzen da, behazunarekin kanporatuta izanik. Bilirrubinaren zati txiki bat gibeletik odolera pasatzen da, eta gernuarekin iraizten da.

Odolean dagoen bilirrubinaren maila normalak 0,1-0,8 mg/100 ml-koak dira. Gibeleko zenbait gaitzek (hepatitisa, zirrosia...) maila horiek handitzen dituzte, gibelak ez baitu iristen zaion bilirrubina ongi jasotzen, eta molekula hori odolera pasatzen da. Odolean dagoen bilirrubinaren kontzentrazioa 2 mg/100 ml-ko baino handiago denean ikterizia agertzen da. Kasu honetan gernuan dagoen bilirrubina maila ere igotzen da,eta gernuaren kolorea nabarmen iluntzen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bilirrubina Aldatu lotura Wikidatan