Birao
Biraoa norbaiti edo zerbaiti errespetu falta erakusteko edo oso sentimendu bizia adierazteko darabilgun hitza edo esaldia da; garai batean, euskaldunon artean, bereziki Jainkoaren aurkako errespetu falta adierazten zutenak jotzen ziren biraotzat.[1]
Ikerketa batzuen arabera, egunero 80–90 birau —esandako hitz guztien % 0,5 – % 0,7 bitartean— esaten ditugu.[2]
Euskal apologisten mitoa: euskara, «biraorik gabeko hizkuntza garbia»[aldatu]
| « | OOOOo! euskera dohatsua OOOOo! euskera garbia
|
» |
| Joxean Artze: Sara poesia, Isturitzetik Tolosan barru liburua, 1969. urtea.[3] | ||
Kultura eta hizkuntza guztietan badira biraoak, haserrea kontrolatzeko onuragarriak direlako.[4] XVI. - XVIII. mendeetan euskararen alde gaztelaniaz aritu ziren euskal apologistek, baina, mito bat zabaldu zuten: euskara hizkuntza garbia zela zioena, euskarak ez zuela biraorik, eta biraoak erdaraz esaten direla. Mito horrek bizirik iraun du luzaroan (adibidez, Orixek ere mitoa aldeztu zuen).[3] Hala ere, uste hori erabat okerra dela frogatu dute hainbat euskalarik, besteak beste Juan Jose Zubiri eta Patxi Salaberri euskaltzainek.[5]
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Iñigo ASTIZ: «Fernando Maiora, idazlea: "Euskalduna izan da nagusiki Iruñerri osoa orain gutxira arte"», Berria, 2011-10-19.
- ↑ Jay, T. (2009), Entire document The Utility and Ubiquity of Taboo Words. Perspectives on Psychological Science, 153-161. or., doi:, http://www.psychologicalscience.org/journals/pps/4_2_inpress/Jay.pdf Entire document.
- ↑ a b Gorka AULESTIA: «Un siglo de literatura vasca (IV, c)», Sancho el Sabio, 13, 2000, 11-40. Ikus 32. orrialdea.
- ↑ Angier, Natalie (2005-9-25), «Cursing is a normal function of human language, experts say», New York Times, http://articles.sfgate.com/2005-09-25/news/17390497_1_linguistic-language-dialect.
- ↑ Velez de Mendizabal, Asier (2007-10-11), «Potrohandi, marimandona, olio... Euskaldunok badugu nola iraindu», Gara, http://www.gara.net/paperezkoa/20071011/42555/eu/Potrohandi-marimandona-olio-Euskaldunok-badugu-nola-iraindu.
| Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |