Bogside
Wikipedia(e)tik
Bogside auzoaren ikuspegia, Derry hiriko harresietatik ikusita.
Bogside (irlanderaz, Taobh an bhogaigh) Ipar Irlandan dagoen Derry hiriko harresietatik haratago kokatzen den auzo bat da. Auzo hau 1960 eta 1970eko hamarkadan zehar Ipar Irlandako gatazkan jazotako gertakari ugariren lekuko izateagatik ospetsua da, horien artean Bogsideko gudua, Igande Odoltsua, Motorman Ekintza edota Free Derry izenez ezagutzen den "no-go eremua" kokatu ziren.
Gaur egun, Bogsideko artistek margotutako garai hari buruzko horma-irudi handiak Free Derry eremuan edota Gasyard Feile jaialdian ikus daitezke (azken hori musika eta arteei buruzko urteroko jaialdia), hauek bertoko turismo erakargune garrantzitsuenak direlarik.
Iruditegia [aldatu]
-
Mural - Battle of the bogside 2004 SMC.jpg
1969ko abuztuko gertakariak irudikatzen dituen horma-irudia. -
Derry mural.jpg
"Free Derry corner" izkinako margo ospetsua, Lecky eta Fahan kaleen artean. Lehenbiziko aldiz 1969ko urtarrilean margotua izan zen. -
Derry mural 3.jpg
Bernadette Devlin ekintzailea 1969ko matxinadak zuzenduaz irudikatzen duen horma-irudia Bogside auzoan. -
1972ko Igande Odoltsua.