Boixos Nois

Wikipedia, Entziklopedia askea
Almogavers eta Boixos Nois taldeetako zaletuak Erroma hiriko Stadio Olimpicon.

Boixos Nois (euskaraz Mutil Eroak) Bartzelona Futbol Klubaren zaletuez osatutako talde ultra bat da. 1981ean sortu zen. Taldeak bere burua hooligan gisa deskribatzen du, eta taldekide batzuk skinhead estetika dute.

Taldea sekzio edo azpitaldeetan antolatua dago, horietako asko baita Katalunia eta Katalan Herrietatik kanpo ere, adibidez Euskal Herrian Euskadi eta Nafarroan sekzio bana dituzte.