Booth Tarkington
Newton Booth Tarkington (Indianapolis, Indiana, AEB, 1869ko uztailaren 29a - Indianapolis, 1946ko maiatzaren 19a) Estatu Batuetako eleberrigilea eta dramagilea izan zen. Idazle oparoa izan zen.
Biografia[aldatu]
1899. urtean argitaratu zuen The Gentleman from Indiana ("Indianako zalduna") nobelarekin egin zen ezagun. Monsieur Beaucaire (1900, "Beaucaire jauna") obra izan zen Tarkingtonen lan ospetsuenetako bat. Gazteentzako kontakizun-liburuak argitaratu zituen: Penrot (1914), Penrot and Sam (1916, "Penrot eta Sam"), Seventeen (1917, "Hamazazpi") eta Gentle Julia (1922, "Julia atsegina").
Beste zenbait obra: The Turmoil (1915, "Iskanbila"), The Magnificent Ambersons (1918, "Ambersonstarrak"; 1941. urtean zinemara egokitu zuen Orson Wellesek), The Mitlander (1924, "Barnealdeko lurraldeak"), The Plutocrat (1927, "Plutokrata"), Alice Adams (1921).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.