Bosforoko zubia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bosforoko zubiaren aireko argazkia.

Bosforoko zubia (turkieraz Boğaziçi Köprüsü) Turkiako Istanbul hiriaren asiar zatia europar zatiarekin izen bereko kanala zeharkatuz elkartzen duen zubi eseki bat da. 1074 metroko luzera du, eta sei errail ditu, hiru alde bakoitzean.

Alabaina, ez da Istanbuleko zubirik luzeena. Ohore hau Fatih Sultan Mehmet Zubiari dagokio, 1988an amaitu zena. 1090 metroko luzera du eta lehen zubitik ia bost kilometro iparraldera dago. Eguneko erabilera gehieneko orduetan bi zubi hauek trafiko oztopo handiak jasaten dituzte. Gainera, bi zubiek bidesari bat ezarrita dute erabiltzeagatik (gaur egun 3 turkiar lira, 2 euro baino gutxixeago), soilik europar zatitik asiarrera igarotzean kobratzen dena. Bidesari ordainketa honek are garrantzitsuago egiten ditu sortzen diren oztopoak. Bosforo itsasartearen gainean zubi eseki bat eraikitzearen proiektua turkiar gobernuak 1950ean pentsatu zuen, 20 urte beranduago eraikitzen hasi zelarik. Lanek hiru urte iraun zutenez, zubia 1973an amaitu zen.

2007ko apirilaren 23tik zubia LEDen bidez argiztatua da, hala energia aurrezte handia lortzen delarik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bosforoko zubia Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 41°3′N 29°2′E / 41.050°N 29.033°E / 41.050; 29.033