Bosforo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bosforo[1] (turkieraz: Boğaziçi, grezieraz: Βόσπορος, Vosporos, bulgarieraz: Босфора, Bosfora) Europa eta Asia bereizten dituen Istanbul hiriko (Turkia) itsasartea da. Marmara itsasoa (turkieraz: Mármara Denizi, grezieraz: Θάλασσα του Μαρμαρά) eta Itsaso Beltza (turkieraz: Karadeniz, grezieraz: Μαύρη Θάλασσα) lotzen ditu. Errusiak eta Ukrainak Mediterraneo itsasora duten irteera bakarra da[2].

30 kilometroko luzera du eta 3.700 metroko zabalera handiena Itsaso Beltzeko sarreran, 750 metroko zabalera txikiena Anadoluhisarı eta Rumelihisarı otomandar gazteluen artean. Bere sakonera 36 eta 124 metroen artekoa da. Itsasarteko bazterrak jendetsuak dira oso, Istanbulek 11 milioi biztanle baititu.

Bosforok zubi bi ditu: lehendabizikoa, Boğaziçi Zubia, 1074 metrokoa, 1973an bukatu zuten eta, bigarrena, Fatih Sultan Mehmed Zubia 1.014 metrokoa, 1988an.

Gaur egun, Marmaray, 13.7 kilometroko Trenbide Tunela, eraikitzen ari dira eta 2013ko urrian bukatuta izango delakoan daude[3]. Tuneleko ia 1.400 metroak itsasartearen azpian izango dira, 55 metroko sakoneran.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 41°07′10″N 29°04′31″E / 41.11944°N 29.07528°E / 41.11944; 29.07528


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Bosforo