Boveda Gazte Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boveda Gazte Elkartea. Logoa.

Boveda Gazte Elkartea, Trintxerpen (Gipuzkoa, Pasaia) dagoen scout taldea ez den Gipuzkoako astialdi talderik zaharrena da. 7 urtetik 18ra arteko haurrak parte hartzen dute, non begiraleek ekintzak prestatzen dituzte ostiralero, egun berezietan edota kanpamenduan haur horiekin jolasteko.

Boveda 60. hamarkadan zegoen Trintxerpeko apaizak sortu zuen, eta haren helburu nagusia balio erromatar katolikoak haurrei irakastea zen, ekintza eta jolasen bitartez. Handik aurrera ostiralero ekintzak eta jolasak prestatu dira edozein haurrarentzat, hala ere urteak pasa ahala, kristau baloreen modifikazioak egon dira, eta gaur egun balore berri hauetan oinarrituz prestatzen dira ekintzak, beti haurren garapenera begira.

Boveda Trintxerperi bizia emateko helburua izan du betidanik, eta ideia honetatik abiatuta, Bovedak inauterietako konpartsa bat sortu zuen izen berarekin 1982an. Hasieran Trintxerpeko inauterietan parte hartzeko asmoarekin, baina 1988tik aurrera Donostiako inauterietan parte hartu izan du baita ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia ingurunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franco diktadorearen garaian, 50. hamarkadaren inguruan, Galiziatik arrantzale asko bidali ziren Pasaiako portura, eta horren ondorioz, etxe pila bat eraiki ziren Trintxerpe, San Pedro eta Pasai Donibane inguruan. Arrantzaleak lan asko egiten zuten, beraz, beraien umeak denbora asko bakarrik kalean pasatzen hasi zuten.

Lehenengo kanpamenduak eta kurtsoaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

60, hamarkadaren hasieran, Trintxerpen momentuan zegoen apaizak ume asko kalean bakarrik egoten zirela ikusita, elizaren bovedan hasi zituen ekintzak egiten beraientzat. 1966an lehenengo kanpamendua prestatu zuen, Mutrikun egin zen eta bakarrik 14 neska joan ziren. Handik aurrera, bai kurtsoa bai kanpamendua egin da normaltasunez (covid garaian izan ezik) gaur egun arte.

1969an, kanpamendua prestatzerakoan arazo batzuk eduki ondoren, kanpamendua Montemediano de Camerosera mugitu zen, handik aurrera, herritarrek esakini zuten laguntzari esker, kanpamendua bertan egin da.

Inauterietako konpartsaren sorrera eta finkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982. urtean, Bovedan zeuden begiraleak, Trintxerpeko inauteriak animatzeko, konpartsa bat sortzea erabaki zuten, hango desfilean parte hartzeko haurrekin. Konpartsa oso azkar parte hartzaileak lortzen joan zen, eta 1988an Donostiako inauterietan parte hartu zuen lehen aldiz. Handik aurrera, bai Trintxerpeko inauterietan bai Donostiako inauterietan parte hartu izan du.

25.urteko lixkarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991ean, Bovedaren 25.urtea prestatzen ari zirenean orduko begiraleak, hainbat lixkar sortu ziren begirale talde barruan eta orduan zegoen apaizarekin, ondorioz, begirale batzuk Bovedatik ateratzea erabaki zuten eta Ekaitza taldea sortu zuten. Gaur egun Ekaitza taldea jarraitzen du jolasak prestatzen.

50. urtea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016. urtean, Bovedak hainbat ekintza prestatu zituen 50. urtehurrena ospatzeko. Parisera bidaia egin zen.

Covid garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020. urtean, Bovedak Minnie eta Mickey-z mozorrotu zen inauterietan, gero eta pertsona gehiago animatzen hasi zen konpartsan parte hartzen. Zoritxarrez, martxoan Covid pandemia hasi zen, eta kurtsoa bertan behera utzi behar izan zuten. Udan, ez zen kanpamendua egin, eguneko koloniak egin ziren Trintxerpen. Kurtsoa ezin izan zuten hasi presentzialki, hala ere, ekintzak egiten ziren bideodehia bidez. Gauzak konpontzen joaten ziren bitartean, kurtsoa irekitzen joan zen pixkanaka pixkanaka. 2021. urteko kanpamendua 3 txandatan banatu zen, talde oso itxiekin eta maskarillak derrigorrezkoak izan ziren. 2021-2022 kurtsoa normaltasunez hasi zen, momentuko indikazioak jarraituz.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrak 5 talde ezberdinetan banatzen dira bai kurtsoan bai kanpamenduan:

  • Txoko Bihotzak (7-10 urteetako haurrak)
  • Txikiak (10-13 urteetako haurrak)
  • Handiak (13-16 urteetako nerabeak)
  • Gure 1 (16-17 urteetako nerabeak)
  • Gure 2 (17-18 urteetako nerabeak)
  • FM (18-19 urteetako gazteak)

Kanpamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bovedan, hasiera hasieratik kanpamenduak egin ohi dira. Gaur egun, 15 eguneko bi txandatan banantzen da ekaina eta uztaila bitartean, talde oso handia delako (150 ume inguru parte hartzen dute urtero) txanda bakar batean egiteko. Montemediano de Camerosen egiten da, hango herritarrek beraien landa eremuak uzten baitituzte.

Eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekintza bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpamenduak edota udalekuak astialdi taldeen momentu garrantzitsuenak dira, bai umeentzat bai begiraleentzat, horregatik prestakuntza oso garrantzitsua izaten da, eta prestakuntzaren zati garrantzitsua umeei eskainiko diren ekintzen prestaketa da. Bovedako kanpamenduan, hainbat ekintza berezi errepikatzen dira urtero (beti aldaketak eginez).

  • olimpiadak: Goizean hainbat taldetan banatzen dira haurrak eta lehiatzen dira froga ezberdinetan.
  • Ruta: Taldearen arabera, egun batzuk kanpamenduaren inguruan dauden herrietara joanetorria egiten dute oinez. Bovedan talde txkietan ruta ezberdinak egiten dira momentu berean.
  • Uraren goiza: Urarekin zerikusia duten ekintzak egiten dira. Azken urteetan uraren erabilpenari buruz sentsibilizatzeko erabili da, jolasen bitartez.
  • Txerri goiza: Zikintzen duten jolasak egiten dira. Azken urteetan jasangarriak diren materialak erabiltzen saiatu da.
  • Otoitza: Historikoki, kanpamenduko bigarren igandean egiten zen meza zen. Azken urteetan, baloreei buruz hausnartzeko eguna da.
  • Ihesaldia: Gauen, puntu batetik beste puntu batera joan behar dira haurrak, begiraleak oztopoak jartzen dituzten bitartean.
  • Herriko ekintzak: Montemedianoko herriarekin ekintzak egiten dira, normalean txanda bat herriko festara joaten da, eta bestean afari publiko bat egiten da herritarrekin.
  • Disco Burger: Gaun batean hamburgesak afaltzen dira eta musika jartzen da.
  • Beldur gaua: Gaun batean, haurrek puntu batetik beste batera joan behar dute, begiraleek haiei beldurtzen ari dieten bitartean.
  • Azken gaubela: Azkeneko gauan, kanpamenduan parte hartu duten pertsona guztiek espektakulo bat prestatzen dute kanpamenduko bizipenen inguruan.

Inauteriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Boveda Donostiako konpartsa handienetarikoa da, 200 parte hartzaile baino gehiagorekin. Bere koloreak, bizia eta familiartasuna oinarri bezala. Bovedak ez du inioz sariak irabaztea helburu izan, famili eta lagun artean pertsona guztiek inauteriak disfrutatzea baizik. Hala ere, bere historian zehar hainbat sari irabazi izan ditu:

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariaren izena irabazleak Beste postu bat
Sari handiak 2001, 2003. 2020 (2. postua).
Momo jainkoa 2011.
karrozen handien saria 2019, 2020.
humorearen saria 2022, 2023.
Pallio De'll Oca (trento) 2011 (5. postua).

Mozorroen artxiboa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekintza bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bovedak ekintza berezietan parte hartzen dute baita ere, hauek dira urtero egiten direnak:

  • Otarrak: Urtero, abenduko zubian, begiraleak Montemedianora gerturatzen dira bakailaoa eta opariak herritarrei emateko, haiek eskaintzen duten laguntza eskertzeko.
  • Behobia: Behobia lasterketan parte hartzen dute edaria banatzen korrikalariei.
  • Santo Tomas eguna: Santo Tomas egunean postu bat jartzen dute Trintxerpeko kale nagusian txistorra banatzeko.
  • Errege kabalgata: Errege magoen egunean, Trintxerpen egiten den kabalgata desfilean laguntzen dute begiraleak bai aurre-antolaketan bai haurrak zaintzen.
  • Euskararen eguna: Euskararen egunean begiraleak jolasak prestatzen dituzte herriko haurrekin jolasteko.
  • Bakailaoaren ehorzketa: Inauteriei agurra emateko, bakailaoaren ehorzketan parte hartzen dute bai begiraleak bai haurrak.
  • Korrika: Bi urtean behin, Bovedak korrika lasterketan parte hartzen du, ekintzak prestatzen zein lekukoa eramaten.