Somalilandia Britainiarra
|
Somalilandia Britainiarra |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
| 1884 – 1960
Kolonia |
|||||
|
|
|||||
Somalilandia Britainiarreko mapa |
|||||
| Hiriburua | Hargeisa | ||||
| Erlijioa | Islama | ||||
|
|||||
Somalilandia Britainiarra[1] Afrikako Adarrean egon zen koloniaren izena izan zen. Egiptoarren esku egon zen lurralde hau 1870eko hamarkadan zehar, baina ondoren Britainiarren esku utzi zuten. Hortaz, Somalilandia Britainiarreko protektoratuaren sorrera 1884an gertatu zen, Britainiarrek eskualde hau Egiptotik banatzean. Indiatik kudeatzen zen 1898ra arte, Londonetik egin zela eta ondoren 1905ra arte, bertan ezarri zela Bulego Koloniala. 1940an Italiak okupatu zuen, baina 1941ean Britainia Handiak berriro konkistatu zuen. 1960ko ekainaren 26an Somaliland moduan independizatu zen eta lau egun geroago Somalia Italiarrarekin batu zen, Somalia sortuz.
1991ean, Somaliako gobernu zentralaren apurketaren ostean, Somalilandia Britainiarrak bere independentzia aldarrikatu zuen 1991ko maiatzean, "Somalilandeko Errepublika" moduan. Errepublika honek, denbora laburrez independente izandako Somalilandeko estatuaren ondorengotzat du bere burua.
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
| Artikulu hau Somaliako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |