Somalia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Somaliako Errepublika Federala
'Jamhuuriyadda Federaalka Soomaaliya
جمهورية الصومال‎'
Somaliako bandera
Bandera

Somaliako armarria
Armarria

Goiburua: Ez du
Nazio ereserkia:
Soomaaliyeey toosoo
Somalia: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Muqdisho
2°02′N 45°21′E / 2.033°N 45.350°E / 2.033; 45.350
Hizkuntza ofiziala(k) Somaliera, arabiera
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Trantsizio gobernua
Sharif Ahmed
Omar Abdirashid Ali Sharmarke
Independentzia
Italia eta Erresuma Batutik
1960
Eremua
• Guztira
• Ura

637.661 km² (41.)
% 1,6%
Biztanleria
• Zenbatespena(2009)
• Errolda (1975)
• Dentsitatea

Herritarra

9.133.000 (85.)
~3.300.000
13 biztanle/km² (170.)

somaliar
Dirua Txelina (SOS)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
EAT (UTC +3)
Ez (UTC +3)
Interneteko domeinua .so
Telefono aurrezenbakia +252

Somalia Afrika ipar-ekialdeako estatua da, Afrikako Adarrean kokatua. Mugakide ditu Kenia hego-mendebaldean eta Etiopia eta Djibuti ipar eta mendebaldean. Ekialdean Indiako ozeanoa du. Gehiengo musulmanekoa, Somalia Batzar Islamikoko Erakundearen sortzailea da, eta Nazio Batuetako eta Lerrokatu Gabeko Mugimenduko kide. Nahiz eta gerra zibil ugari pairatu, eta desegonkortasun politiko handia izan, merkatu askeko ekonomia edukitzea lortu du, Afrikako beste herrialde batzuk gainditzeraino[1].

Hiriburua Muqdisho da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Somaliako geografia
Somalia satelite irudian

Somalia Afrikako ekialdean kokatuta dago, Ekuatorearen iparraldean. Ekialdean Indiako ozeanoa dago eta iparraldean Adengo Golkoa. Etiopia eta Djiboutirekin bateran Afrikako Adarra deitzen den eskualdea osatzen du. Italia eta Erresuma Batuak historikoki kolonizatutako bi Somalilandiak batzen ditu herrialdeak.

3.025 kilometroko kosta du eta beraz Afrika osoan kosta gehien duen herrialdea da. 637.657 km2 ditu, munduko 42. handiena.

Herrialdearen iparraldea menditsua da, eta 900 eta 2.100 metroko altuerak izan ohi ditu alde horretan. Erdialdea eta hegoaldea, aldez, lauak dira, 180 metroko batez besteko altuera duelarik. Juba ibaia eta Xebeli ibaiak, biak Etiopian jaiotzen direnak, Somaliako hegoaldean kokatzen dira. Xebeli bakarrik euri asko egiten duenean heltzen da Indiako ozeanora.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Somaliako historia

Aintzinako Egipton Somalia Punt moduan ezagutzen zen eta bere biztanleak berebere beltzak zirela esaten da. Bost mendetan zehar (II.etik V. mendera) eskualde gehienak Etiopian zegoen Aksumeko Erreinuaren pean egon ziren.

Taleex izan zen Derbixe estatuko hiriburua.

VII. mendean arabiar tribuek bizilekuak jarri zituzten, batez ere Adengo Golkoaren ertzean komertzioa bultzatzeko bertako herri kuxitekin. Hortik aurrera mende batzuetan Somalia herri Islamiar bilakatu zen. XIV. mendean arabiar itsasgizonek Moqdisho aukeratu zuten jai leku garrantzitsu moduan. Komertzio handia zegoen Oromo, Afar eta gaur egungo Eritrean bizi ziren herriekin. Hala ere nahiz eta herri musulmana izan Etiopia kristauarekin harreman oso onak izan zituen, nahiz eta Yihadak garai hartan indar handia eduki.

Etorkizunean Somalia izango zenean Portugalek izan zuen presentzia txikia eta komertziala izan zen. 1516an portugaldarrak Zeilaa iritsi ziren, baina otomanoek garaitu zituzten eta bertatik kanporatu. 1698an Omaneko sultanak Portugali irabazi eta Afrikar kosta osoa euren esku geratu zen. 1729 Obbia Omanen menekoa bilakatu zen guztiz. Al-Busaid dinastiak kolonizazio prozesu honekin jarraitu zuen 1741tik aurrera. Garai horretan Muqdishoko errepublika (non sultan baten antza zuen gobernadorea zegoen), Obbiako sultana eta Majertingo sultanak Omaneko sultanaren boterea onartu zuten. 1803an azken hau Ingalaterrarekin aliatu zen wahabbiten aurka. 1840an Sayyid Said sultanak hiriburua Zanzibarrera mugitu zuen eta horrela Somaliako lurraldeen gaineko kontrola handiagoa izan zen.

1833an europar esplorazioak hasi ziren. Hainbat esplorazioren garrantzitsu egon ziren eta beste hainbat zientifiko. 1887an Erresuma Batua Somaliaren iparraldean jarri zen eta Leonce Lagarde Obockeko gobernadore izendatu zuten. Abisiniarrek Harrar hiria hartu zuten urte berean.

Benadir (arabieraz بنادر‎ , somalieraz Banaadir) konpainia pribatu batek kudeatutako gaur egungo Somaliako lurren hartu zuten izena izan zen. Italiak lur hauek erosi eta Italiar Somaliaren parte bilakatu zuten. Somaliako hegoaldea hartzen zuen, Juba ibaiaraino. Gaur egun Somaliaren barnean eskualde berraldarrikatu dute euren burua. 1905eko martxoaren 16an bilakatu zen Italiar Somaliaren parte.

Italiar Somalia Italiak gaur egun Somalia dagoen lekuan eta Benadirren ordez 1905eko martxoaren 16an sortu zuen kolonia izan zen. Herrialdea sortzerakoan bertako sultanerriak (Gueladi, Obbia eta Majertin) kenduak izan ziren.

1908an Abisiniako tratatuarekin mugak ezarri ziren, 1915ean Britainiar Somaliarekin mugak zehaztu ziren eta 1925an Erresuma Batuak Trans Juba eskualdea eman zien. 1936an Italiar kolonietako probintzia batean eraldatu zuten. 1936n Ogaden eta Britainiar Somalia gehitu ziren, baina 1941eko martxoaren 16an Bigarren Mundu Gerraren ondorioz Ogaden bereizi eta Etiopiara gehitu zuten aliatuek. 1960ko Uztailaren 1ean Somalia independizatu zen eta lau egun lehenago independente egin zen Britainiar Somaliarekin batu.

Britaniar Somalilanden sorrera 1884an Britainiarrek eskualde hau Egiptotik banatzean sortu zen protektoratua izan zen. Indiatik kudeatzen zen 1898ra arte, Londonetik egin zela eta ondoren 1905ra arte, bertan ezarri zela Bulego Koloniala. 1940an Italiak okupatu zuen, baina 1941ean Britania Handiak berriro konkistatu zuen. 1960ko Ekainaren 26an Somalilandia moduan independizatu zen eta lau egun geroago Italiar Somaliarekin batu zen, Somalia sortuz.


Somalia Etiopiarekin gerran egon zen 1964tik 1987ra, Ogadenen autonomiaren gaia zela eta. 1991an Somalilandiak bere independentzia aldarrikatu zuen. Herrialdea 1969tik 1991ra Mohamed Siad Barre jeneralak gobernatu zuen, baina urte horretatik aurrera estatua bera desagertu zen, nahiz eta NBE eta AEBk lan handia egin horren kontra. Esan daiteke 1991tik Somaliak ez duela gobernurik. NBEk onartzen duen gobernuak ez du herrialdearen gehiengoa kontrolpean eta kontrolatzen duen zonaldea txikia da beste batzuek kontrolatzen dutenarekin alderatuta. 2006ko azaroaren 1ean Iparraldean onartutako gobernuaren artean eta hegoaldeko komunitate islamikoen arteko negoziazioak eten ziren.

Gatazkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Somaliak lurralde gatazkak ditu bere mugakide guztiekin.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Somaliaren banaketa administratiboa
1- Jubbada Hoose
2- Jubbada Dhexe
3- Gedo
4- Bay
5- Bakool
6- Shabeellaha Hoose
7- Banaadir
8- Shabeellaha Dhexe
9- Hiiraan
10- Galguduud
11- Mudug
12- Nugaal
13- Bari
14- Sool
15- Sanaag
16- Togdheer
17- Woqooyi Galbeed
18- Awdal

Somalia 18 eskualdetan (gobolka) banatuta dago:

  1. Awdal
  2. Bakool
  3. Banaadir
  4. Bari
  5. Bay
  6. Galguduud
  7. Gedo
  8. Hiiraan
  9. Jubbada Dhexe
  1. Jubbada Hoose
  2. Mudug
  3. Nugaal
  4. Sanaag
  5. Shabeellaha Dhexe
  6. Shabeellaha Hoose
  7. Sool
  8. Togdheer
  9. Woqooyi Galbeed
  1. Saaxil Ez da agertzen mapa ofizialetan

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Somaliako ekonomia

Guda zibilaraino abeltzaintza eta nekazaritzan oinarritzen zen, baina hortik aurrera geldi egon da. Gaur egun kanpotik ematen zaion dirua da ekarpen ekonomiko ia bakarra. Hala ere Somaliak mineral eta petrolio ugari ditu, ez direnak ustiatzen.

Gobernua ez dagoenez hainbat lekutan garatzen den merkatu ekonomia anarkokapitalismoaren eredutzat hartua izan da. Muqdishon internet eta telefono entrepresak daude, hiri mailan lan egiten dutenak.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Somaliako hizkuntzak

Ia-ia herritar guztiek somaliera hitz egiten dute, hizkuntza ofiziala. Somaliera batua Mudugeko dialektoen baturaz osatua dago. Bajuni herriak Kibajuni hizkuntza hitz egiten du eta Barawa herriak Chimweeinia hitz egiten du. Bi hauek swahiliaren dialektoak dira. Maay dialektoa Rahanweyn herriak hitz egiten du.

1973an egin ziren lehenengo idazketak eta hauek latindar alfabetoan egin ziren. Gaur egun dauden eskola eskasetan somaliera irakasten da.

Arabiera eta ingelesa nahiko erabiltzen dira helburu administratiboetarako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Somalia Aldatu lotura Wikidatan