Calopteryx xanthostoma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Calopteryx xanthostoma
Calopteryx xanthostoma arra
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Klasea: Insecta
Ordena: Odonata
Familia: Calopterygidae
Generoa: Calopteryx
Espeziea: Calopteryx xanthostoma
Charpentier, 1825

Calopteryx xanthostoma Calopterygidae familiako odonatua da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arra, Calopteryx generoan ohikoa den moduan, urdin metalkara da, baina hegalen oinarrian zati garden zabal bat du. Emeak gorputz berde metalkara, hegal ia gardenak eta pterostigma zuria dauzka[1].

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larbak ur garbi eta joaira lasaiko erreketan garatzen dira[1].

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiar Penintsulan, Frantziako hegoaldean (Loiraraino) eta Italiako Liguria eskualdean bizi da. Iparralderago Calopteryx splendens espezieak ordezkatzen du[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Calopteryx xanthostoma Faunarium.wordpress.com
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Calopteryx xanthostoma Aldatu lotura Wikidatan