Liguria
|
Liguria |
|
|---|---|
| Hiriburua | Genova |
| Probintziak | Genova Imperia La Spezia Savona |
| Eremua | 5.410 km² |
| Biztanleria | 1.617.000 (2011) |
| Dentsitatea | 298 bizt / km² |
| Udalerriak | 235 |
| Eskualdeko burua | Claudio Burlando - |
| www.regione.liguria.it | |
Liguria Italiako eskualdea da, ipar-mendebaldean dagoena. Izen bereko itsasoaren kostaldean dago.
5.416 km2 ditu, eta 1.617.000 biztanle. Hiriburua Genova da.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Genovako golkoaren ertzean dago, Frantziako mugaren eta Magrako estuarioaren artean.
[aldatu] Mugakideak
Iparraldean Piemonte, hegoaldean Liguriako itsasoa, ekialdean Emilia-Romagna eta Toskana, eta mendebaldean Itsas Alpeak (Frantzia) mugakide ditu.
[aldatu] Probintziak
Lau lurralde ditu:
[aldatu] Hiri nagusiak
Genova, Imperia, La Spezia, Rapallo, San Remo, Savona eta Veintimiglia.
[aldatu] Orografia
Liguriako eskualdea oso menditsua da, eta itsasertzak malkortsuak. Genovako hiriaren mendebalean (Alpe mendiak, Saccarello mendia, 2.200 m) eta ekialdean (Liguriako Apeninoak, Magiorasca mendia, 1.803 m) daude gailur nagusiak.
[aldatu] Ekonomia
Italiako eskualderik aberatsenetakoa da. Itsasertzean loreak lantzen dira (Italiako arrosa eta krabelin gehienak bertan hazten dira) eta industriak garrantzi handia du, Genovan, La Spezian eta Savonan batez ere: altzairugintza eta metalurgia astuna (Cornegliano, Genova), petrolio findegiak (Savona, La Spezia) eta ontzigintza (Genova, La Spezia) dira industria jarduera nagusiak. Turismoak ere garrantzi handia du bai itsasertzean bai barnealdean. Itsas portuak (Genova, Savona eta La Spezia) ere jarduera handikoak dira.
[aldatu] Liguriar ospetsuak
[aldatu] Irudi galeria
-
Cinque Terreko ikuspegia
-
Portofinoko badia
[aldatu] Kanpo loturak
- (Italieraz) Webgune ofiziala
- (Italieraz) Holiday Liguria
| Italiako eskualdeak | ||
|---|---|---|
|
Abruzzo • Aostako Harana • Apulia • Basilicata • Calabria • Campania • Emilia-Romagna • Friuli-Venezia Giulia • Lazio • Liguria • Lombardia • Markak • Molise • Piemonte • Sardinia • Sizilia • Toskana • Trentino-Adige Garaia • Umbria • Veneto |
||
| Okzitaniako lurraldeak | ||
|---|---|---|
|
Frantzian: Allier • Ardeche • Aveyron • Aude • Alpe Garaiak • Proventza Garaiko Alpeak • Itsas Alpeak • Ariege • Bouches-du-Rhone • Cantal • Cher • Charente • Correze • Creuse • Dordoina • Drome • Herault • Gard • Garona Garaia • Gers • Gironda • Indre • Isere • Landak • Loira • Loira Garaia • Lozere • Lot • Lot-eta-Garona • Pirinio Atlantikoak • Pirinio Garaiak • Ekialdeko Pirinioak • Puy-de-Dome • Tarn • Tarn-eta-Garona • Var • Vaucluse • Vienne • Vienne Garaia Espainian: Arango harana (Katalunia) Italian: Turin • Cuneo (Piemonte) • Guardia Piemontese (Calabria) • Liguria Monakon: Monako |
||
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.