Odonata
|
|
||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
Odonatoak (Odonata, grezierazko odontos, "hortz" hitzetik dator) egun 5.900 espezie inguruz osatuta dagoen[1] intsektu-ordena da. Euskaraz, besteak beste, sorgin-orratz, burruntzi, txitxiburduntzi eta mariburduntzi deitzen zaie.
Gaur egungo odonatuak hiru subordenetan sailkatuta daude: Zygoptera (Sorgin-orratzak), Anisoptera (Burruntziak) eta Anisozygoptera. Azken honen barnean Japonia eta Himalaian bizi diren bi espezie besterik ez dago[2].
Odonatuak haragijaleak dira. Helduek, hegan dabiltzala harrapatzen dituzten intsektuak jaten dituzte. Larbek, berriz, urtar ornogabez eta ornodun txikiez (arrainkume eta apaburuez) elikatzen dira[2].
Eduki-taula |
Ezaugarri fisikoak[aldatu]
Odonatuek gorputza baino askoz zabalagoa den burua dute, gorputz luze eta estua eta mintzezko lau hego garden.
Egituraz oso antzekoak dira odonatu guztiak: oso buru higikorra, bi begi elkartu handi eta hiru ozelo txiki dituzte; antena laburrak; ahoa beheko ezpain oso garatu batez murtxikatzeko egokitua; mesotoraxa eta metatoraxa bat eginik, eta metatoraxa berriz askea; hiru hanka pare ia berdinak enborraren barrualdera giltzatuak, eta hiru tartsoko artexoak dituztela muturrean. Bi hego pare dituzte, lotunea hanken atzean dutenak, luzetarako zain askorekin eta hegal-estigma nabarmenak dituztela, eta sabelalde luzea, hamar segmentuz osatua.
Habitata[aldatu]
Ingurune urtarrei lotuta bizi dira, ura behar baitute haien ninfak garatzeko.
Odonatuak mundu guztian daude zabalduak, eskualde beroetan bereziki.
Ugalketa[aldatu]
Odonatuak arrautza bidez ugaltzen dira, baina arrautzatik atera eta heldutasunera iritsi bitartean larba eta ninfa aldaeratatik igarotzen dira. Larba eta ninfa horiek, itxuraz, diren motako odonato helduaren antzekoak dira, baina batzuk eta besteek alde handiak dituzte batez ere murtxikatzeko aparatuan eta arnasketakoan; larbek eta ninfek begi txikiagoak dituzte, bestalde, baina antena luzeagoak eta gorputz laburragoa.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Z.-Q. ZHANG (2011): . "Phylum Arthropoda von Siebold, 1848 In: Zhang, Z.-Q. (Ed.) Animal biodiversity: An outline of higher-level classification and survey of taxonomic richness" Zootaxa 3148: 99–103.
- ↑ a b Kepa ALTONAGA: Lehen animalia hegalariak: Txitxiburduntzi eta sorginorratzak (I) Zientzia.net
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz) Kepa ALTONAGA: Lehen animalia hegalariak: Txitxiburduntzi eta sorginorratzak (I) Zientzia.net
- (Euskaraz) Kepa ALTONAGA: Lehen animalia hegalariak (II): Ur gezetako gargantua txiki horiek Zientzia.net
- (Euskaraz) Kepa ALTONAGA: Lehen animalia hegalariak (eta III): Aireko maitale akrobatikoak Zientzia.net
- (Ingelesez) Checklist of all the European dragonfly and damselfly species Dragonflypix.com