Campylobacter

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Campylobacter
Sailkapen zientifikoa e
Domeinua: Bacteria
Filuma: Proteobacteria
Klasea: Epsilonproteobacteria
Ordena: Campylobacterales
Familia: Campylobacteraceae
Generoa: Campylobacter

Campylobacter generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, kakotxa itxura (bibrioak) edo espiral itxura (espiriloak) dutenak. Aerobioak dira, baina mikroaerofiloak (oxigeno kontzentrazio txikiarekin hobeto hazten dira). Muturreko flageloen bitartez mugitzen dira (flagelo bat edo bi), eta ez dute esporarik sortzen.

Bakterio hauen ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:

Genero honen barnean 18 espezie daude, hauetako asko giza patogenoak izanik. Campylobacter jejuni, Campylobacter fetus eta Campylobacter coli dira patogeno garrantzitsuenak.

Patogenia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Campylobacter patogenoek kanpilobakteriosi izeneko gaitza eragiten dute gizakiarengan. Campylobacter jejuni eta Campylobacter coli dira kanpilobakteriosi gehienen atzean dauden patogenoak. Kanpilobakteriosi hesteetako patologia da, sukarra, sabeleko mina eta beherakoak eragiten dituena; sortzen duen beherakoa handia da, eta duodeno eta ileoko nekrosi hemorragikoa dagoenez, beherakoak odola eta mukia izan dezake.

Gaitzaren infekzio iturria animaliak dira, hegaztiak batez ere. Ur eta elikagai kutsatuen bidez transmititzen da gaixotasuna, hesteetako infekzio gehienen antzera (salmonelosi, kolera, sukar tifoidea...). Campylobacter-ek sortzen duen gastroenteritisa oso zabalduta dago herrialde garatuetan, eta Europako toki askotan janari intoxikazioak eragiten dituen bakterio ohikoena da. Gaitza, hala ere, ez da larria eta astebeteko epean berez sendatzen da.