Candido Portinari
Wikipedia(e)tik
Candido Portinari (São Pauloko estatua, Brasil, 1903ko abenduaren 29a - Rio de Janeiro, Brasil, 1962ko otsailaren 6a) brasildar margolaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Rio de Janeiron eta Parisen egin zituen pintura-ikasketak. Brasilgo ohiturak eta bizimoduak pintatzen zituen horma-pintura handietan, espresionismoaren ildotik betiere.
Lan nagusiak: "Brasilgo lana", "Lau elementuak", "Gerra eta Bakea", "Ehorzketa" eta "Haur hila".
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.