Arte modernoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"Moulin Rougen: Bi emakume baltsea dantzatzen" Henri de Toulouse-Lautrec, 1892.

Arte modernoa 1860ko hamarkadatik 1970ekora bitartean ekoitzitako artelanak eta garai hartako artistak barne hartzen dituen kontzeptua da. Halaber, definizio hau iraganaldiko tradizioak albo batean utzi dituen artearekin lotuta dago, esperimentazioaren izpirituak eragindakoa. Izan ere, artista modernoek esperimentatzen zuten ikusteko bide berriekin, eta artearen funtzioei eta gaien ezaugarriei buruzko ideia berriekin. Besteak beste, abstrakziorako joera oso markatuta dago artista moderno gehienengan.

Bestela, Bigarren Mundu Gerratik aurrera egindako arteari garaikidea deitzen zaio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendeko sustraiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bazkaria belardian.

Eskultura eta arkitektura modernoaren sorrera XIX. mendearen bukaeran kokatzen bada ere, margolaritzarenak lehenago jar daitezke. Izan ere, margolaritza modernoaren hasiera markatzeko data ohikoena 1863koa da, urte horretan Édouard Manetek Le déjeuner sur l'herbe (Bazkaria belardian) margolana Parisko Salon des Refusés (Baztertuen Aretoa) delakoan erakutsi baitzuen. Lehenagoko datak ere proposatu dira, besteak beste, 1855 (Gustave Courbetek Artistaren langela aurkeztu zuen urtea) edo 1784 (Jacques-Louis Davidek Horazioen zina bukatu zuen urtea). [1] Erromantikoak, errealistak eta inpresionistak arte modernoaren aitzindariak izan ziren.

Mugimendu horien gaineko eraginak anitzak izan ziren: ekialde urruneko apaintzeko arteak, batik bat Japoniakoak, Europan aurkitu berriak; Turner eta Delacroix gisako margolarien berrikuntzak koloreei zegozkienez; eguneroko bizitza islatzean errealismo handiagoa lortu nahi izatea, Jean-François Millet gisako margolarien lanetan topatzen den bezala. Inpresionistek argudiatu zuten inork ez dituela "gauzak" ikusten, baizik eta gauzek islatutako argia, eta, hortaz, margolariek argi naturalean (en plein air) margotu behar zutela, eta ez haien langeletan, argiaren eraginak antzematen ez zirelako.[2]

Inpresionistek osatutako taldeak, Société Anonyme Coopérative des Artistes Peintres, Sculpteurs, Graveurs (Margolarien, eskultoreen eta grabatzaileen elkartea) izenekoak, barneko ika-mikak gorabehera, erakustaldi independienteak antolatu zituen, haien estiloa ezagutarazteko. Estilo hori, herrialde ezberdinetako artistek beraganatu zuten, geroago beste mugimenduekin gertatuko zen bezala.

Mugimendu eta talde nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Gutxi gorabeherako kronologiarekin, artista nabarmenduenak aipaturik.)

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen hasiera (I. Mundu Gerraren aurrekoa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerrartekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arte modernoa Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arnason, H. Harvard. 1998. History of Modern Art: Painting, Sculpture, Architecture, Photography. 10-17 or.
  2. Cogniat, Raymond. 1975. Pissarro. New York: Crown.