Carballo (Coruña)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Carballo

 Galizia
Carballo (Coruña) bandera

Carballo (Coruña) armarria

Izen ofiziala Carballo
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Galizia
La Coruña (ciudad).svg Coruña
Bergantiños
Alkatea Evencio Ferrero Rodríguez - BNG
Koordenatuak

43°13′0″N 8°41′0″W / 43.21667°N 8.68333°W / 43.21667; -8.68333Koordenatuak: 43°13′0″N 8°41′0″W / 43.21667°N 8.68333°W / 43.21667; -8.68333

Situacion Carballo.PNG

Carballo non dagoen adierazten duen Espainia-ko/-go/-eko mapa
Carballo
Eremua 187 km2
Postakodea 15100
Biztanleria 29.521 bizt (2004)
Dentsitatea 157,87 bizt/km²
http://www.carballo.org

Carballo Coruña probintziako udalerria da, 2004an 29.521 biztanle zituena eta Bergantiños eskualdeko hiriburua. 18 parrokia ditu bere baitan.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carballo Mariñas eta Costa da Morteren artean kokaturik dago, eta komunikabide onak dauzka Galiziako hiri garrantzitsuenekin, hau da, Coruñarekin eta Vigorekin. Udalerria 18 parrokiez osaturik dago, dena den biztanleriaren %60 erdiguneko parrokian bizi da Anillons ibaiaren ondoan.

Carballo inguratzen duten mendien artean, hegoaldean A Peniqueira eta El Castro daude (350 metro ingururekin), Monte Calvelo (389 metro) eta Monte Alto (483 metro), hego-ekialdetik mendebaldera Carballo zeharkatuz. Bestalde Taboada ibaian Entrecruceseko urjausia aipagarri da, Galiziako txokorik ederrenetarikoa.

Parrokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria 1836. urtean osatu zenean, honako 18 parrokiak ezarri ziren: Aldemunde, Ardaña, Artes, Berdillo, Bértoa, Cances, Carballo, Entrecruces, Goiáns, Lema, Noicela, Oza, Razo, Rus, Rebordelos, Sísamo, Sofán eta Vilela.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroan Carballoko iharduera ekonomiko nagusia meatzaritza izan zen. Erromatarren garaian esaterako, hainbat meategi ustiatzen ziren Carballo inguruko mendietan. Ondoren, nekazaritza nagusitu zen, eta XIX. mende amaieratik meagintza berriro ere. Nekazaritzarekin batera, arrantza izan da garrantzitsuena Carballon. XX. mendean zehar, zerbitzuek garrantzi handiagoa hartu dute, eta horrela gaur egun herriko biztanleri aktiboaren gehiengoa 3. sektorean aritzen da lanean.

Industriari dagokionez, Bértoako industrialdean kokatzen da gehienbat, plastiko ekoizpena eta automobilgintzako enpresak bilduz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carballo (Coruña) Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Galizia
Artikulu hau Galiziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.