Laxe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Laxe

 Galizia
Laxe
Laxeko herrigunearen ikuspegia.
Laxeko bandera

Laxeko armarria

Izen ofiziala Laxe
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Galizia
La Coruña (ciudad).svg Coruña
Bergantiños
Alkatea Antón Carracedo Sacedón (PSOE)(2007)
Koordenatuak

43°13′09″N 9°00′20″W / 43.21917°N 9.00556°W / 43.21917; -9.00556Koordenatuak: 43°13′09″N 9°00′20″W / 43.21917°N 9.00556°W / 43.21917; -9.00556

Laxe non dagoen adierazten duen Galizia-ko/-go/-eko mapa
Laxe
Laxe non dagoen adierazten duen Espainia-ko/-go/-eko mapa
Laxe
Eremua 36,78 km2
Distantzia 67 km A Coruñara
Postakodea 15117
Biztanleria 3.313 bizt (2012)
Dentsitatea 90,08 bizt/km²
Sorrera -
http://www.concellodelaxe.com

Laxe (galizieraz eta ofizialki ere Laxe) Galizian dagoen A Coruñako probintziako udalerria da. Bergantiños kokatuta dago. Laxeko udalerria Costa da Morteren bihotz-bihotzean kokatzen da, Corme eta Laxeko itsasadarraren hegoaldean, azken hau eta Camariñaseko itsasadarraren arteko kostaldean. Hegoaldetik Zas eta Vimianzo udalerriekin mugatzen du, Ekialdetik Cabana de Bergantiñosekin, eta Mendebaldetik Camariñasekin, nahiz eta azken udalerri hau eta Camariñas artean Vimianzo udalerriaren lursail bat egon.

Herriko jai nagusien saindu zaindaria edo patroia Atalaiako Gure Ama edo Nosa Señora da Atalaia da.

Galizieraz hitzegiteko gai diren herriko biztanleen kopurua % 99.25koa da. Bertakoek galizieraz jasotzen duten deitura Laxense da, euskaraz berriz Laxetar.

1900 eta 2007 urteen arteko biztanleriaren bilakaera:

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren diru iturri nagusiak nekazaritza eta arrantzatik datoz, azken honek XX. mendean baxurako ontziteriaren handiagotzeraekin goraldi nabarmena pairatu zuelarik. Azken urteetan turismoaren gorakada handia eman da, batez ere herrian dagoen lasaitasun bila datozenen aldetik, bai eta erdigunean kokatzen den hondartzaz eta bertako gastronomia aberatsaz gozatzeko.

Portua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laxeko itsas portuan egin ohi diren jarduera garrantzitsuenak arrantzaren loturik daude (Laxeko ekonomiaren motor nagusia), honela ba, Laxe da Costa da Morte guztian bere arrantza harrapaketan, nahiz untzi eta langileen kopuruan gorakada jasan duen portu bakarra. Portuko beste zenbait jarduera honako hauek dira: atuna, egurra edo zura, bai eta eraikuntzarako burniaren deskargaketak.

Parrokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laxe udalerriak sei parrokia ditu:

  • Laxe (Santa María)
  • Nande (San Simón)
  • Sarces (San Amedio)
  • Serantes (Santa María)
  • Soesto (Santo Estevo)
  • Traba (Santiago)

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Laxe Aldatu lotura Wikidatan