A Pobra do Caramiñal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

A Pobra do Caramiñal

 Galizia
A Pobra do Caramiñal
A Pobra do Caramiñal udalerriko ikuspegi orokorra.
A Pobra do Caramiñaleko bandera

A Pobra do Caramiñaleko armarria

Izen ofiziala A Coruña
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Galizia
La Coruña (ciudad).svg Coruña
Barbanzako eskualdea
Alkatea Isaac Maceiras (PP)
Koordenatuak

42°36′0″N 8°56′0″W / 42.60000°N 8.93333°W / 42.60000; -8.93333Koordenatuak: 42°36′0″N 8°56′0″W / 42.60000°N 8.93333°W / 42.60000; -8.93333

Situacion A Pobra do Caramiñal.PNG

A Pobra do Caramiñal non dagoen adierazten duen Espainia-ko/-go/-eko mapa
A Pobra do Caramiñal
Eremua 34 km2
Distantzia 0 km A Coruñara
Postakodea 15940
Biztanleria 9.664 bizt (2012)
Dentsitatea 284,24 bizt/km²
Sorrera 1822
http://www.apobra.com


A Pobra do Caramiñal Galiziako A Coruñako probintzia dagoen udalerria da. Barbanzako Eskualdean dago. Iparraldetik Boirorekin mugatzen du, hegoaldetik Ribeirarekin eta mendebaldetik Porto do Sonekin. Ipar-mendebaldetik Arousako itsasadarra du. Bertako herritarren deitura galizieraz Pobrense da, euskaraz berriz Pobretar. Herriko galiziera hiztunen kopurua %97.13koa da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pobra do Caramiñaleko udalerria Barbanzako penintsulan kokatzen da, bere kostaldea Arousako itsasadarreko urek bustitzen dute. A Pobra lehen aipatutako itsasadarra eta Curota mendiaren artean dago (Barbanzako mendikateko garaienetako bat, 541 m.) eta Ribeira, Boiro eta Porto do Son udalerriekin mugatzen du. Udalerriak bost parrokia ditu: Santa María La Antigua del Caramiñal, Santiago del Deán (Castelo), Santa Cruz de Lesón, Santa María do Xobre eta San Isidro de Posmarcos.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A Pobra do Caramiñal 1822an sortu zen, berta bi herriguneen arteko elkarketatik: : Vila del Caramiñal (Pargako Markesaren Jaurerriaren jabegoa) eta A Pobra do Deán (Santiagoko Deánaren Jaurerriaren jabegoa). Elkarketa honetatik gaur egungo herrigunea eta bere elizak kontserbatzen dira: Caramiñaleko Antiguako Santa Mariaren Eliza eta Deángo Santiagoren Eliza. XIX. mendearen hasieran oparotasun ekonomiko garai bat nabarmendu zen, gaziketa lantegien ondorioz, eta XX. mendeko 20. hamarkadarte luzatuko zen, sardinaren amaitzearekin lantegi gehienak desagertu zirenean. Gaur egun A Pobran bi kontserbagile lantegi gelditzen dira.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri honetako festa edo jai nagusiak Carmen dos Pincheirosekoa da (normalean abuztuko hirugarren igandean ospatu ohi da) eta Nazaretarrarena (iraileko hirugarren igandea). Nazaretarraren omenezko elizbiratik hilkutxen martxa nabarmentzen da, hau gaisotaunak jasan eta hilzorian egon direnek eskeintzen dute. Ohikoena hilkutxa bere lagunek eramatea da eta eskeintzailea (hilzorian egon dena) ondoan doakie Nazaretar jantzi batekin. Erromeri garrantzitsuenak Moldeseko Amabirjinarena (maiatzeko bigarren asteburua) etal Barbanzako Currorenak dira (uztailean), gainera udaleko parroki bakoitzak bere berezko jaia ere ospatzen du.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere monumentuen artean 27 gurutze ("cruceiro") daude, Misarelako Zubia (erromatar galtzada baten arrastoak), Bermúdezko Dorrea (gaur egungo Valle-Inclánen Museoa), edota zenbait jauregi ("pazo"), Aguiarko Etxe Handikoa, Xunqueirasko Dorrea edo Coutoko Jauregia adibide gisa. Arousako itsasadarreko ikuspegi oso bat izateko Curota mendiko behatokira igo beharra dago, aurretik Valle-Incláneko behatokian geldiune bat eginez.

A Pobrak (Bermúdezko Dorrean) Ramón María del Valle-Inclán omenezko museoa du, idazle hau A Pobran bizi izan zen eta gaur egun herrian jarraitzen duten zenbait bizileku izan zituen, baten bat nahiko egoera kaskarrean.

Lombiña-Cabíoko hondartza Europar Batasuneko Bandera Urdina izaten lehenetarikoa izan zen. Bere aldameneko hondartzek ere bandera honen jabe dira; La Barcako hondartza eta La Illako hondartza.

Curotako haranean A Pobra de Caramiñaleko altxor naturaletako bat kokatzen da, Pedras ibaiko urmael naturalak, ibaiak harkaitz artean sortzen dituen putzu edo urmaelak. Aintzineko Misarelako komentu inguruko leku batean, Barbanza eta Pedras ibaiek bat egiten duten tokian "erromatar zubia" izenekoa dago.

Parrokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Santa María A Antiga do Caramiñal
  • Santiago do Deán (Castelo)
  • Santa Cruz de Lesón
  • Santa María do Xobre
  • Santo Isidro de Posmarcos.

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
A Pobra do Caramiñal