Narón

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Naron

 Galizia
Narón bandera

Narón armarria

Izen ofiziala Narón
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Galizia
La Coruña (ciudad).svg Coruña
Ferrolgo eskualdea
Alkatea Xoan Gato Diaz - Terra Galega
Koordenatuak 43°32′47″N 8°8′53″W / 43.54639°N 8.14806°W / 43.54639; -8.14806Koordenatuak: 43°32′47″N 8°8′53″W / 43.54639°N 8.14806°W / 43.54639; -8.14806
Naron Galizia-n dago
Naron

Situacion Narón.PNG

Eremua 66,2 km2
Postakodea 15570
Biztanleria 34.404 bizt (2004)
Dentsitatea 519,7 bizt/km²
http://www.concellodenaron.com

Naron A Coruñako probintziako udalerria da, 2004an 34.404 biztanle zituena eta Ferroleko eskualdean kokatua dagoena. 7 parrokia ditu eta udalerriaren hiriburua Naronen bertan dago kokatuta. 7 parrokiak oso txikiak dira eta populazioaren laurdena baino ez da bizi euretan, beste guztia hiriburuan bizi delarik.

Eduki-taula

Inguru naturala [aldatu]

Naronek 66 kilometro karratuko azalera dauka, eta Xuvia ibaiaren bokalaren inguruan hedatze da. Ozeano Atlantikoarekin egiten du muga eta honako udalerriekin: Ferrol, Neda, San Sadurniño eta Valdoviño. Kostaldeko gunea erliebe malkartsukoa da eta labarrez josia dago. Hegoaldeko gunea, Ferrolgo itsasadarraren barnean dago, eta bertan dago O Casalgo hondartza txikia.

Naroneko udalerriaren barnean Santa Maria la Mayorgo de O Valgo parrokia dago. Horrez gain, Espiñaredo eta A Lopesa dira aipagarri.

Banaketa Administratiboa [aldatu]

Naron zazpi parrokiek osatzen dute eta erdialdeko gune bat. Erdialdeko guneak honako auzoak ditu: Gándara, A Solaina, Outo do Castiñeiro, O Couto, Freixeiro, O Feal, Piñeiros, O Ponto eta Xuvia. Biztanle gehien biltzen dituztenak, Gándara, A Solaina, Outo do Castiñeiro eta Piñeirosko auzoak dira.

Demografia eta biztanleria [aldatu]

Narongo biztanleria etengabe hazi da XX. mendean zehar. Horrela 1900. urtean 8.333 biztanle zituen bitartean, gaur egun 34.404 biztanle dauzka (2004ko erroldaren arabera). Horrela, mendean zehar Galiziako biztanleria askorik aldatu ez den arren, argi ikusten da herri eta udalerri handienetan pilatu dela Galiziako biztanleria.

Biztanleriaren hazkundea bereziki handia izan zen Espainiako Gerra Zibilaren aurretik, eta 1950eko hamarkadatik aurrera.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]