Zas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zas

 Galizia
Zas
Zas udalerriko Romelle jauregia.
Zaseko bandera

Zaseko armarria

Izen ofiziala Zas
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Galizia
La Coruña (ciudad).svg Coruña
Terra de Soneira
Alkatea Manuel Muíño Espasandín
(BNG) (2008)
Koordenatuak

43°5′43″N 8°55′27″W / 43.09528°N 8.92417°W / 43.09528; -8.92417Koordenatuak: 43°5′43″N 8°55′27″W / 43.09528°N 8.92417°W / 43.09528; -8.92417

Situacion Zas.PNG

Zas non dagoen adierazten duen Espainia-ko/-go/-eko mapa
Zas
Eremua 133,29 km2
Distantzia 62,3 km A Coruñara
Postakodea 15850
Biztanleria 5.109 bizt (2012)
Dentsitatea 38,33 bizt/km²
http://www.concellodezas.org/
Galiziar hiztunen kopurua % 99.42

Zas Galiziako A Coruñako probintzian dagoen udalerria da. Terra de Soneirako eskualdean kokatzen da. Udalerri honetako galiziera hiztunen kopurua % 99,42 da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri honek Coristanco, Santa Comba, Mazaricos, Vimianzo, Laxe eta Cabana de Bergantiños udalerriekin mugatzen du. Udalerriak itxura luzanga du eta ipar-hego norantzako zentzuan kokatzen da, bere gune garaiena Pico de Medakoa da. Nahiz eta kostalderik ez izan, udalerria Costa da Morteko erdigunean kokatzen da. Udalerriaren erditik Río Grande ibaia igarotzen da eta bere hegoaldeko parrokietatik Xallas ibaia.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galiziako barnealdeko udalerri askok bezala, Zas nagusiki nekazaritza, abeltzaintza eta lur sail txikizko ustiaketa latifundistan oinarritutako ekonomia bat du. Ekonomiaren bere beste adarrek industria, merkataritza eta ostalaritza ere barne hartzen ditu, azken honek garrantzia handia du Baioko parrokian.

Parrokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • O Allo (San Pedro)
  • Baio (Santa María)
  • Brandomil (San Pedro)
  • Brandoñas (Santa María)
  • Carreira (Santiago)
  • Gándara (Santa María)
  • Lamas (Santa María)
  • Loroño (Santiago)
  • Mira (Santa María)
  • Muíño (San Tirso)
  • San Cremenzo de Pazos (San Cremenzo)
  • San Martiño de Meanos (San Martiño)
  • Santa Sía de Roma (Santa Sía)
  • Santo Adrián de Castro (Santo Adrián)
  • Vilar (San Pedro)
  • Zas (Santo André)

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak badu nolabaiteko garrantzia bat arrasto megalitikoei dagokionez, orain dela 5000 urteko hilobiak baititu. Ezagunena Arca de Piosa delakoa da, Muiñoko parrokian kokatuta dagoelarik. Zenbait castro ere baditu, esate baterako San Adriangoa.

Udalerriaren hegoaldean Brandomilgo zubia dago, erdi arokoa da eta erromatar oinarrien arabera eraikita dago.

Gaur egun udalerriaren herrigunean Festa da Carballeira deituriko folk jaialdia ospatu ohi da, 2008 urtean bere XXV urteurrena bete zuelarik, Galiziako herri musikaren zirkuituko topaketa nagusienen artean bere tokia lortuaz.

Herritar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eugenio Romero Pose, elizgizon eta idazlea, Madrilgo gotzain laguntzailea (1949-2007).

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zas Aldatu lotura Wikidatan