James B. Pollack
Wikipedia(e)tik
James B. Pollack (1939 - 1994) Estatu Batuetako astrofisikaria izan zen. Harvard Unibertsitatean eskuratu zuen doktoregoa, eta ondoren NASA erakundean sartu zen 1970. urtean. NASAko ikertzaile gisa Carl Saganekin lan egin zuen Negu Nuklearraren teorian. Teoria horren arabera, gerra nuklear baten eraginez hainbeste hondakin eta errauts geldituko lirateke atmosferan, non eguzki-izpiek ezingo bailukete atmosfera zeharkatu eta denbora luzerako izango bailitzateke Lurrean negu-giro zorrotza. Baina negu nuklearraren teoriaren inguruko ikerketez gainera, Artizarrari eta Saturnori buruzko ikerketak ere egin ditu Pollackek, eta besteak beste, berak aurkitu zuen Saturnoren eraztunak izotz zati oso mehez osatuak direla.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.