Lynn Margulis
Lynn Margulis 2009an. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1938ko martxoaren 5a | |
| Chicago (AEB) | ||
| Hil | 2011ko azaroaren 22a | |
Lynn Margulis (Chicago, AEB, 1938ko martxoaren 5a - 2011ko azaroaren 22a) biologo estatubatuarra izan zen. Chicagoko unibertsitatean lizentziatu zen, Wisconsineko unibertsitatean masterra egin zuen eta medikuntza ikasi zuen Kaliforniako Berkeley unibertsitatean. Doktoregoa eskuratu zuen genetikaren alorrean unibertsitate horretan, 1965. urtean.
Hurrengo urteaz gero Bostongo unibertsitatean lan egin zuen, biologia irakasle gisa. Beste hainbat erakunde eta unibertsitatetako kidea ere izan da, eta hainbat titulu izan ditu bere esku: besteak beste, Sherman Fairchildeko ohorezko kidea izan da (1976-1977); NASAren programa batean parte hartu zuen (1982), Ozeanografia Institutuko irakasle gonbidatu gisa aritu zen (1980), etab.
Estatu Batuetako zientzietako akademia nazionaleko kidea da 1983tik. 2007an, geozientzia saileko irakaslea izan zen Massachusettseko unibertsitatean.
Bere ikerketen arabera, organismo zelulabakarretatik, adibidez bakterioetatik, sortua da maila garaiagoko organismoen barne egitura zelula aniztuna.
Ikus, gainera[aldatu]
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.