Carlos Itoiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlos Itoiz
Bizitza
JaiotzaIruñea1932ko abuztuaren 10a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2020ko apirilaren 6a (87 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea
Genero artistikoaflamenkoa
Musika instrumentuagitarra

Carlos Itoiz Agirre (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1932ko abuztuaren 10a - ib., 2020ko apirilaren 6a[1]) euskal herritar gitarra-jotzaile bat izan zen.

Flamenko musika espezializatu zen, Agustin Castellon "Sabicas" eta Mario Escudero herrikideek eraginda. Parisen eta Japonian bizi izan zen, eta hainbat disko sortu zituen. 1971ean itzuli zen Iruñera.[2]

Mundu osoan kontzertu asko eskaini eta musikari nabarmen askorekin batera jo zuen, tartean Niño Ricardo, Enrique de Melchor, Cristina Hoyos, Charles Aznavour, Shirley Bassey eta Raphael.

Mikel Laboa donostiar musikari eta lagunarekin batera ere jo zuen. "Sei" (1985) eta "Hamalau" (1994) estudiko diskoetan eta "Zuzenean" (1997) zuzenezkoan parte hartu zuen, bai eta azkenekoan ere, "Xoriek 17" (2005).

Maisua izan da hainbat nafar musikarientzat: Javier Colina kontrabaxu jolea, Javier Ruz gitarra jotzailea, "Barricada" eta "Tahures Zurdos"-eko musikariak. 2018an, "Flamenco on Fire" jaialdiak omendu zuen, haren hirian.

87 urterekin hil zen, asaldura kognitibo batek jota, Iruñeko San Juan de Dios ospitalean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]