Cerys Matthews

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cerys Matthews
Cerys Matthews
Cerys Matthews musikaria 2008ko Glastonburyko jaialdian.
Datu pertsonalak
Izen osoa Cerys Elizabeth Matthews
Jaio 1969ko apirilaren 11a
(43 urte)
Gales Cardiff (Gales)
Webgunea www.cerysmatthews.co.uk

Cerys Elizabeth Matthews (1969ko apirilaren 11a, Cardiff) galestar abeslari eta musikari bat da. Mark Roberts abeslariarekin batera Catatonia galestar musika taldearen sortzaileetako bat eta abeslaria ere bada. Bestalde, elebiduna da, ingelesez eta galeseraz mintzatu eta abestu ohi duelarik, horren harira, Sospan Fach galestar abesti herrikoiaren bertsio bat burutua du.

Cardiffen jaio arren, Swansea hirian eta Pembrokeshire konderrian hazi zen. Bederatzi urterekin bere buruari blues eta irlandar folk abestiak irakatsiz gitarra jotzen ikasi zuen. Gerora, Espainiara joan eta haur zaintzaile lanetan jardun zuen, garai hartan gaztelaniaz eta katalanez mintzatzen ikasi zuen.

Galesera itzuli eta Pembrokshire Konderriko Kontseiluan lanean aritu ondoren Cardiff hiriburura itzuli eta Mark Roberts abeslariarekin batera Catatonia musika taldea sortu zuten, talde honek Mulder and Scully ed Londinium abestiekin arrakasta lortu zuen. 1999an Cerysek jasaten zuen presioa eta arrakastaren ondorioz makalaldi bat jasan eta atsedenaldi bat hartu zuen. Gerora taldea desegin egin zen. Ondoren Ameriketako Estatu Batuko Nashville hirian bizitzen jarri eta 2003. urtean Cockahoop izeneko diskoa kaleratu zuen, honela bere bakarkako ibilbideari hasiera emanaz.

Hiru haurren ama da: Glenys Pearl y Felin (2003ko abuztuaren 10a), Johnny Tupelo Jones (2005ko abuztua), eta Red (2009ko azaroa).

Eduki-taula

[aldatu] Diskografia

[aldatu] Dikoskoak

  1. "Chardonnay".
  2. "Caught in the Middle".
  3. "Louisiana".
  4. "Weightless Again".
  5. "Only a Fool".
  6. "La Bague".
  7. "...Interlude...".
  8. "Ocean".
  9. "Arglwydd Dyma Fi".
  10. "If You're Lookin' for Love".
  11. "The Good in Goodbye".
  12. "Gypsy Song".
  13. "All My Trials".
  1. "Streets of New York".
  2. "A Bird in Hand".
  3. "Oxygen".
  4. "Open Roads".
  5. "This Endless Rain".
  6. "Blue Light Alarm".
  7. "Morning Sunshine".
  8. "Seed Song".
  9. "What Kind of Man".
  10. "Ruby".
  11. "Elen".
  1. "Arlington Way".
  2. "Into the Blue".
  3. "Aeroplanes".
  4. "Spider and the Fly".
  5. "It's What's Left, That Makes It Right".
  6. "Smash the Glass".
  7. "Salutations".
  8. "A Captain Needs a Ship".
  9. "Evelyn".
  10. "Oranges to Florida".
  11. "Heron".
  12. "Through a Glass".

[aldatu] Singleak

[aldatu] Ikus gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak