Charles Duke

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1972an, Apollo 16ko astronauta

Charles Moss Duke, Jr. (Charlotte, Ipar Carolina, 1935eko urriaren 3a) NASAko astronauta, ingeniari eta militar ohia da.

Txikitatik western pelikulak izan zituen gustuko, baina, denbora joan ahala, benetako muga zeruan zegoela ohartu zen, espazioaren mugan, alegia. Gerra Hotzean zehar, misio arriskutsuetan parte hartu zuen, hala nola, F-104 hegazkin batean ia-ia Lurraren orbitatik atera baitzen. Ehiza-hegazkinak gidatzeaz gain, 1972. urtean, Apolo 16an bidaiatu zuen. Ilargian oina jarri duen pertsonarik gazteena da, 36 urte baino ez baitzituen. Ilargian 71 ordu eman zituen. Hori izan zen haren espazio esperientzia bakarra. 1975. urtean NASA utzi, kristau bilakatu eta negozioetara dedikatu zen.