Edgar Mitchell

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Edgar, Mitchell, Apollo misioan OHEak ikusi omen zituen astronauta

Edgar Dean Mitchell, Sc.D. (Hereford (Texas), 1930eko irailaren 17a) estatubatuar astronauta eta militar ohia da. Zientzietan graduatua Carnegie Mellon Unibertsitatean. Gidatzeko lizentzia 14 urterekin baino ez lortu zuen, eta, Marinatik NASAra igaro zen. Bere espazio bidaian argialdi bat izan zuen, eta, momentu hartatik fenomeno OHEaren defendatzaile sutsua da. Gertakari hartatik aurrera fenomeno psikikoen ikasketara dedikatu da. Sarritan, gobernu estatubatuarrak fenomeno OHEak estaltzen dituela defendatu du. Ilargian oina jarri duen seigarren gizona da.