Davis Scottek 39 urterekin satelitea zapaldu zuen
David Randolph Scott (San Antonio (Texas), 1932ko ekainaren 6a) estatubatuar astronauta, ingeniari eta militar ohia da. Bere aitaren eragina zela eta, hiru urterekin abiazioaz interesatu zen. West Point akademia ospetsuan graduatu zen. Apolo 15 misioaren komandante gisa, Ilargian oina jarri zuen zazpigarren gizona izan zen. Bertan, Galileoren grabitatearen teoria frogatu zuen. Horrek esaten zuenez, luma eta mailu bat aldi berean eroriko dira airerik ez egotekotan. Hala gertatu zen Ilargian. 1971. urtean, 39 urte zituela, Ilargira heldu zen. Hurrengo sei urteetan zehar NASAn lan egin zuen. 2004. urtean, Two Sides of the Moon: Our Story of the Cold War Space Race liburua argitaratu zuen Alexei Leonov astronautarekin batera, espazioan lehen aldiz ibili zuen gizona, alegia.
|
Ilargia zapaldu duten astronautak |
|
Neil Armstrong (CDR, Apollo 11) • Buzz Aldrin (LMP, Apollo 11) • Pete Conrad (CDR, Apollo 12) • Alan Bean (LMP, Apollo 12) • Alan Shepard (CDR, Apollo 14) • Edgar Mitchell (LMP, Apollo 14) • David Scott (CDR, Apollo 15) • James Irwin (LMP, Apollo 15) • John Young (CDR, Apollo 16) • Charles Duke (LMP, Apollo 16) • Eugene Cernan (CDR, Apollo 17) • Harrison Schmitt (LMP, Apollo 17)
|
|