Charles Koechlin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fitxategi:Charles Koechlin (1938)-r.jpg
Charles Koechlin

Charles Koechlin (Paris, Frantzia, 1867ko azaroaren 27a - Le Canadel, Var, Frantzia, 1950eko abenduaren 31) musikagilea eta musikako teorikoa izan zen. Parisko kontserbatorioan ikasi zuen Massenetekin eta Faurérekin. Satieren eta Stravinskiren eragina jaso zuen. Koechlinek bitonalitatea, politonalitatea eta atonalitatea erabiltzen zituen, eta polifonia korapilatsuak ere egin zituen batzuetan.

Kiplingen Oihaneko liburuan oinarrituta, poema sinfonikoak idatzi zituen. Arlo horren barnean aurkitzen dira Koechlinen lan nagusiak: La Course de Printemps, La Méditation de Purum Baghat, La Loi de la Jungle, Les Bandar-Log. Ganberako musika idatzi zuen eta sonatak musika-tresnetarako. Musika-lan ugari idatzi zituen, eta baita Debussyri eta Fauréri buruzko liburuak ere.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Koechlin Aldatu lotura Wikidatan