Jules Massenet

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jules Massenet

Frantses musikagilea (Montaud, Saint-Étienne inguruan, 1842 - Paris, 1912). Bere belaunaldiko frantses opera-egile nagusia. A. Thomasen ikasle izan zen Parisko Kontserbatorioan, eta 1878-1896 urteetan hango Konposizio irakasle. G. Charpentier, Koechlin, Leroux eta Enescu, besteak beste, ikasle izan zituen. Manon (1884), Prévost-en lanean oinarritua, Werther (1892) eta Thaïs (1894) operekin bere maisutasuna erakutsi zuen; arrakasta handia izan zuen. Masseneten musika-lanetan lirismoa da nagusi, sentsualitatea eta antzerkirako gaitasun bikaina. Musika intzidentala, balletak, kantatak, orkestrarako lanak eta kantu ugari ere idatzi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jules Massenet Aldatu lotura Wikidatan