Alyssa Milano
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Alyssa Jayne Milano | |
| Jaio | 1972ko abenduaren 19a (39 urte) | |
| Brooklyn, New York ( |
||
| Lan nabarmenenak | Sorginduak | |
| Webgunea | www.alyssa.com | |
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Alyssa Jayne Milano (Brooklyn, New York, 1972ko abenduaren 19a - ) aktore estatubatuarra da, "Sorginduak" telesailean lan egiteagatik ezaguna dena.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Sagitario zeinuan jaioa, Bel Airreko Preparatory Schoolen ikasi zuen, Los Angelesen.
Txikitatik gustatu zitzaion antzezlana egitea, zortzi urte zituela gurasoei Annie musikalean parte hartu nahi zuela esan eta horrela egin zuen, guraso gabeko neska baten paperean. Bere lehenengo paper inportantea, aldiz, Samantha Miccelirena izan zen, Tony Danzaren alabarena egiten Who's the Boss? telesailean. Japonian 5 disko grabatu zituen, denek platinoskoak izatea lortu zutenak.
Alyssak alde sentibera ere badu: zaldiak asko maite ditu eta zazpi animalien jabea da. Hiru txakur eta txoriak ere badauzka. UNICEFen enbaxadorea da eta 2005ean Angolara joan zen.
1999ko urtarrilaren 1ean, Alyssak "Remy Zero" rock taldekidea den Cinjun August Tate ezkondu zuen, baina laster banandu ziren. 2009an David Bugliari agentea ezkondu zuen.
Guztira sei tatuaje ditu:
- Arrosario bat bizkarrean
- Aingeru bat orkatilan
- Eskuineko orkatilan lorezko koroa bat
- Belaunetan jesarritako xarmagarri bat
- Ohm sinboloa barruko eskumuturrean
- Besoko bat beste eskumuturrean.
[aldatu] Filmografia
[aldatu] Zinema
[aldatu] Telesailak
| Urtea | Telesaila | Pertsonaia |
|---|---|---|
| 1984–92 | Who's the Boss? | Samantha Micelli |
| 1997–98 | Melrose Place | Jennifer Mancini |
| 1998–06 | Charmed | Phoebe Halliwell |
| 2007 | Reinventing the Wheelers | Annie |
| 2008 | Single with Parents | Lou |
| 2009 | Romantically Challenged | Rebecca Thomas |