Cheryl Diaz Meyer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cheryl Diaz Meyer
Bizitza
JaiotzaQuezon City1968ko otsailaren 25a (56 urte)
Herrialdea Filipinak
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaWashington
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Minnesota Duluth (en) Itzuli
Western Kentucky University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, argazkilaria eta fotokazetaria
Enplegatzailea(k)The Dallas Morning News (en) Itzuli
The Washington Post  (1993 -  1994)
Star Tribune (en) Itzuli  (1994 -  1999)
Jasotako sariak

LinkedIn: cheryl-diaz-meyer-b0b4a699 Edit the value on Wikidata

Cheryl Díaz Meyer (Quezon Hiria, Filipinak, 1968ko otsailaren 25a) Filipinetako eta AEBetako fotokazetari independentea da. Argazki-editorea, bideo-sortzailea, ekoizlea, idazlea eta txostengilea ere bada.

Pulitzer eta Visa d’or sariak jaso zituen, gerra-eremuan eta hondamendi-ondoko eremuan egindako lanarengatik.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa eta ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cheryl Díaz Meyer 1968ko otsailaren 25ean jaio zen, Quezon Hirian. Filipinetan eta Japonian hazi zen, eta urtebete igaro zuen Alemanian, eskola-truke batean, 1981ean Estatu Batuetara joan aurretik.[3][4]

Minnesotako Unibertsitatean (Duluth) ikasi zuen, non arte lizentziatura bat lortu baitzuen, alemanezko goragarri eta guzti, eta, gero, Kentucky Western Unibertsitatean, non fotokazetaritzako lizentziatura lortu baitzuen.

Kazetaritza-karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cheryl Díaz Meyer 1993an hasi zen argazkilari-ikasle gisa The Washington Post egunkarian. Hurrengo urtean, Star Tribune-k kontratatu zuen Minneapolisen. Bost urtez lan egin zuen bertan, eta, ondotik, Dallas Morning News-era joan zen.

Texasko egunkariak Irakeko gerra estaltzera bidali zuen. 2003an, Opération Liberté pour l‘Irak erreportajeak Visa pour l’image argazki-jaialdian eguneroko prentsaren Urrezko Bisa eskuratu zuen, Perpinyàn.[5] 2004an, gaurkotasuneko argazkilaritzaren Pulitzer saria irabazi zuen David Leesonekin, “Irakeko gerraren indarkeria eta izaera hunkigarria aldi berean erakusten duten argazki elokuenteengatik”.

Cheryl Diaz Meyerrek, gerra-eremuan egindako lanagatik ezaguna, Harvard Unibertsitateko Nieman Reports-etan berak izandako esperientziak kontatu zituen, 2006an.[6]

2014tik 2017ra, McClatchy Companyren ikusizko editorea izan zen Washingtonen. Panamako paperak delakoari buruzko lanetan parte hartu zuen, zeinak Pulitzer saria jaso baitzuten 2017an.[7]

Bere lana Le Monde, New York Times, Los Angeles Times, Chicago Tribune, China Daily, Newsweek, Der Spiegel eta beste aldizkari batzuetan argitaratu izan da.[8] Hainbat liburutan ere aurki daitezke bere argazkiak, besteak beste, liburu hauetan: Desert Diaries: Photojournalists on the War in Iraq (Channel Photographics-en argitaratua) eta The War in Iraq (Life-n argitaratua).[9]

Cheryl Díaz Meyer Washington Hirian bizi da, eta bertan lan egiten du.

Sariak eta goraipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2001: The John Faber Award, Overseas Press Club of America (Dallas Morning News[10])
  • 2003: Eguneroko prentsaren urrezko Visa pour l’image jaialdian (Dallas Morning News)
  • 2004: David Leeson (Dallas Morning News) gaurkotasuneko argazkilaritzaren Pulitzer saria
  • 2017: Gaurkotasuneko argazkilaritzaren Pulitzer saria (McClatchy Company)
  • 2018: The Eyes of History: Still Contest (hainbat sari), Etxe Zuriko Prentsa Argazkilarien Elkartekoa (WHNPA), kazetari independente gisa[11]
  • 2020: Oversea Press Club of America Feature Photography Award, Comfort Women seriearengatik[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
journalisme