Chiemsee aintzira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chiemsee aintzira
Chiemsee
Chiemsee021.jpg


Kokalekua  Alemania
47°53′N 12°28′E / 47.883°N 12.467°E / 47.883; 12.467
Garaiera 318 m
Eremua 79.9 km²
Gehienezko sakonera 72.7 m
Betebidea Großache eta Prien
Hustubidea Alz
Uharteak Herreninsel, Fraueninsel, Krautinsel eta Schalch
Hiriak Prien am Chiemsee, Übersee eta Chieming

Chiemsee aintzira Alemaniako Bavaria estatuan dagoen aintzira da, Rosenheim (31 kilometrotara) eta Austriako Salzburgo (66 kilometrotara) ditu inguruan. Aintzira Bavariako itsasoa ezizenaz ezagutzen da. 1976an Ramsarreko hitzarmenean 8660 hektarea babestu ziren.

Bavaria Garaiko herri txikiak daude ertzean, handiena Prien am Chiemsee da 10.000 biztanlerekin.

Uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herreninselgo jauregia

Lau uharte daude aintziran, Herreninsel, Fraueninsel, Krautinsel eta Schalch, baina dudarik gabe Herreninsel (gizonen uhartea) da erakargarriena bertan baitago Luis II.a Bavariakoak eraikitako jauregia, Versaillesko jauregiaren antzirudiko eraiki zuena, izan ere Luis II.aren heroia baitzen Luis XIV.a Frantziakoa. Hainbeste diru erabili zuen jauregi hau eraikitzen 1885ean dirurik gabe gelditu eta 50 gelatik gora bukatu gabe gelditu zirela.

Fraueninsel (emakumeen uhartea) da bigarren uhartea eta bertan VIII mendeko Frauenwörth abatetxea dago.

Aisialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herririk handiena eta komertzialena Prien am Chiemsee da. Famatuak dira Chieming eta Gstadteko hondartzak. Honetaz gain ur-ekintzak egin daitezke eta Prien am Chiemseen OPrienavera atseden leku modernista dago.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chiemsee aintzira Aldatu lotura Wikidatan