Rosenheim

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Rosenheim

 Bavaria
San Nikolas eta Izpiritu Sainduaren elizak
San Nikolas eta Izpiritu Sainduaren elizak

Rosenheimgo armarria

Izen ofiziala Rosenheim
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Bavaria
Bavaria Garaia
Alkatea Alfred Lehmann (CSU)
Koordenatuak 47°51′0″N 12°08′0″E / 47.85000°N 12.13333°E / 47.85000; 12.13333Koordenatuak: 47°51′0″N 12°08′0″E / 47.85000°N 12.13333°E / 47.85000; 12.13333
Rosenheim non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Rosenheim
Eremua 37,22 km2
Garaiera 440–470 m
Posta kodea 83001-83028
Biztanleria 61.299 bizt. (2010)
Dentsitatea 1.646,94 bizt./km²
Matrikula RO
http://www.rosenheim.de

Rosenheim (bavarieraz Rousnam) Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Bavaria Garaia eskualdeko hirugarren hiri askea.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago batere argi zein izan bide zen izenaren jatorria eta hainta teoria azaldu dira. Lehenengo teoriaren arabera Wasserburg am Inn hiriko jaunak Rosenheimeko gaztelua eraiki zuen eta bere armarrian arrosa bat zegoen. Bigarren teoriaren arabera hitza Inn ibaiko untziak tiratzen zituzten zaldietan (alemanez Rössern) izan zezakeen jatorria.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munich hiriburutik 52 kilometro hego-ekialdera dago, Alpeen iparraldeko muinoetan, eta Austriarekiko mugatik 25 kilometro eskasera. Inn ibaiak zeharkatzen du hiria eta hainbat laku ditu inguruan, hala nola, Chiemsee (denetan handiena), Simsee, Langbürgner See, eta beste hainbat.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinatik bidegurutzea izan da Rosenheim, bai Munich eta Salzburgo arteko bidean eta baita Munich eta Innsbrucken artekoan ere.

Druso eta Tiberiok aginduta erromatarrak K.a. 15 urtean iritsi ziren bertara. Inn ibaiak Noricum eta Retia probintziak banatzen zituen eta erromatarrek Pons Aeni (Inneko zubia) gotorlekua sortu zuten gaur egun Rosenheim dagoen tokian. Gotorlekuaren inguruan eratuz joan zen herria erromatar-zelta.

1234ean Rosenheimgo gaztelua eraiki zen eta hori da Rosenheim izena agertzen den lehenengo aldia. Gaztelua ibaitik ehundaka metrotara jaso zen, ibaiertzean lokaztia baino ez baitzegoen, baina argi dago Inn ibaiaren gaineko zubia kontrolatzeko eraiki zela. berehala hazi zen herria eta 1328an merkatua egiteko eskubidea lortu zuen, zeina Bavaria guztiko merkatu garrantzitsuenetakoa bihurtuz joan zen. Hala ere ez zuen hiri aske titulua eskuratu 1864 arte. XIX mendean gatzaren industriak garrantzia handia hartu zuen, hainbat meategi eta errota eraiki zirelarik.

XX mendeko 20 eta 30. hamarkadan Rosenheimgo populazioak juduak babestu bazituen ere nazien presioak eraginda askok beren dendak utzi eta Munichera egin zuten alde. Bigarren Mundu Gerran bonbaketak jasan zituen 1942 eta 1945 artean.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Nikolas eliza (St. Nikolaus Kirche): Hiriko eliza nagusia da, kipula itxurako dorre barrokoa duena.

Rosenheimdar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosenheim ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rosenheim Aldatu lotura Wikidatan