Leopoldo Alas "Clarín"
Wikipedia(e)tik
(«Clarín» orritik birbideratua)
Leopoldo Alas "Clarín" espainiar idazlea izan zen (Zamora, 1852 - Oviedo, 1901). Bere garaiko literatura kritikaririk onena, Madrilgo egunkarietan idatzi zituen bere kritikak. Ideologia eta politikazko eztabaida handitan parte hartu zuen; bera liberalen aldekoa zen. Kontakizun egile bezala ere aipagarria. Garai hartako psikologia-nobelarik hoberenetakoa da La Regentabere lana, Flauberten Madame Bovary obraren eragina jaso zuena. Ipuinak: Pipa, El gallo de Sócrates, ¡Adiós cordera!, gailenak dira genero horretan.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
