Oviedo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Oviedo

 Asturias
Oviedo
Campoamor Antzokiaren aurrekaldea.
Oviedoko bandera

Oviedoko armarria

Izen ofiziala Oviedo
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Asturias
 Asturias
Oviedo
Alkatea Gabino de Lorenzo (PP)
Koordenatuak 43°21′44″N 5°50′39″W / 43.36222°N 5.84417°W / 43.36222; -5.84417Koordenatuak: 43°21′44″N 5°50′39″W / 43.36222°N 5.84417°W / 43.36222; -5.84417
Oviedo is located in Asturias
Oviedo
Oviedo is located in Espainia
Oviedo
Eremua 186,65 km2
Distantzia 447 km Madrila
Postakodea 33001 > 33013
Biztanleria 224.713 bizt (2005)
Dentsitatea 1.203,93 bizt/km²
Sorrera VIII. mendean
http://www.oviedo.es

Oviedo (asturieraz Uviéu) Asturiasko Printzerriko (Espainia) eta izen bereko eskualdearen hiriburua da. Udalerriak 220.074 biztanle zituen 2007ean, eta hiriak 214.883.

Negozioen eta merkataritzaren hiriburua da, Oviedoko elizbarrutiko egoitza eta Asturiasko gune administratibo eta unibertsitarioa.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

[aldatu] Erdi Aroa

  • VIII. mendean Fruela I.a asturiar erregeak Oviedo sortu zuen. Alfontso II.ak hiri hau Asturiasko Erresumaren hiriburutzat hartu zuen data ezezagunean, baina 812. urtea baino lehen edozein modutan. Halaber, gotzain-hiri eta gotorleku bihurtu zuen, eta jauregi, eliza eta bestelako eraikinak eman zizkion. Hiria babesten zuen harresiak, gaur egun ia erabat desagertuta, zirkulu itxura zeukan eta muinoari egokitzen zitzaion. 11 hektareako azalera zeukan eta barne 6.000 pertsona inguru babesten zuen 3 auzotan banaturik: "La Villa", eraikinik zaharrenak barne hartzen zituena; "Cimadevilla", merkataritza eta erromesaldiekin lotua eta azkenik "Socastiello".
Oviedoko katedral gotikoa

[aldatu] Aro Modernoa

  • 1521ean sute batek hiria suntsitu zuen eta horren ondorioz kaleen egitura aldatu behar izan zuten.
  • XVIII. mendean kultura mugimendua handia zen, eta bertan nabarmentzekoa da Benito Jerónimo Feijoo. Halaber, "Sociedad Económica de Amigos del País" elkartea eta Oviedoko Unibertsitatea sortu zituzten. Orduan 8.000 pertsona bizi ziren gutxi gora-behera, hiriaren zabalkundeari esker.

[aldatu] Azken mendeak

  • 1850etik aurrera hiriak garapen industrial handia bereganatu zuen, bai eta meategietatik eta itsas portuetatik etorritako ondasunak kudeatzeko gune bihurtu ere. Komertzioak aurrerago hartu zuen indarra, XX. mendearen lehenengo zatian, eta Uria kalean kontzentratu zen bereziki. Garraiobideak ere asko garatu ziren, trenbide eta autobusak alegia.
  • Asturiasko Iraultza delakoaren garaian Areto Santua dinamitatu egin zuten, 1934an, eta beste hainbat eraikin historiko kaltetuta gelditu ziren. Francoren kolpearen ostean, Aranda koronelaren eskuetan gelditu zen hiria, Espainiako iparraldean frankisten menpe hasieratik egon zen bakarra, 90 eguneko setioa pairatu zuen arren.
  • 1981etik Oviedon ematen dituzte Asturiasko Printzearen Sariak, Campoamor antzokian zehazki. 1991tik bestela Gabino de Lorenzo (PP) alkatea dabil boterean.

[aldatu] Ondasun nabarmenak


[aldatu] Banaketa administratiboa

Oviedo 30 parrokiek osatzen dute eta gaur egun biztanleriaren %80 hiriaren erdigunean bizi da:

Parrokia Biztanleria Parrokia Biztanleria Parrokia Biztanleria
Agüeria 794 Loriana 251 Piedramuelle 507
Bendones 225 Manjoya 952 Pintoria 59
Box 949 Manzaneda 209 Priorio 417
Brañes 69 Naranco 83 Puerto 218
Caces 279 Naves 107 San Claudio 2.505
Cruces 976 Nora 114 Santianes 89
Godos 710 Olloniego 1.169 Sograndio 389
Latores 678 Oviedo 204.965 Trubia 1.947
Lillo 340 Pando 137 Udrión 140
Limanes 834 Pereda 181 Villapérez 351

[aldatu] Kirolak

Real Oviedo hiriko futbol talde nagusia da, 1926an sortua eta 2001 arte tarteka Espainiako futbol ligako lehen mailan ibilitakoa, guztira 38 denboralditan. Urte hartan krisialdi ekonomikoak jota taldearen gainbehera hasi zen. Gaur egun Bigarren B mailan dabil.

[aldatu] Oviedotar ezagunak

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Oviedo

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak