Lore Jokoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Floralia edo Lore Jokoak (latinez Ludi Florensei), Antzinako Erroman sortuak izan ziren, apirilak 28tik maiatzak 3 arte ospatuz. Flora jainkosari eskeiniak zeuden. K. a. 173tik aurrera, urtero ospatzen zen. Joko hauek, beste joko erromatar batzuk bezala, jatorri erlijiosoa zuten.

Gaur egun, Lore Jokoak toki askotan ospatzen dira; hizkuntza baten bultzatzaile eta hedatzaile diren literatura leihaketak dira, non hitz lauz edo hitz neurtuz idatzitako literatura lanak saritzen diren.

Jatorria Katalunia eta Valentzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lore Jokoen jatorria Katalunia eta Valentziako Erkidegoan, Toulousen Académie des Jeux Florauxek ospatzen zituenetan dago, 1323an Zazpi Trobadoreen Sobregaia Companhiak ezarria, eta 1484 arte ospatu ziren. Gaia zientziaren Jokoak ere deitzen ziren (Zientzia Pozgarria da olerkaritzari emaniko izena). Jai hauetara, Aragoiko Koroako olerkari eta trobadoreak ere joaten ziren. Zenbait saiakeren ondoren, 1393an, Joan I.a Aragoikoaren eskariz, Gaia Zientziaren Kontsistoria Bartzelonan ezarri zen, eta XV. mendearen amaierararte mantendu zen, aragoar erregeen babespean.

Bartzelonako Lore Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako Lore Jokoak, 1859ko maiatzeko lehen igandean berrezarri ziren Antoni de Bofarull eta Victor Balaguerren ekimenei esker, "Patria, Fides, Amor" leloarekin, hiru ohiko sariei erreferentzia eginez: Lore Naturala edo ohorezko saria, maitasunezko olerkirik hoberenari ematen zitzaiona, Urrezko Englantina olerki abertzalerik hoberenari eta eta Viola d'or i argent, olerki erlijiosorik hoberenari. Beste ohiko sari batzuk ere bazeuden. Hiru ohiko sariren irabazlea, Mestre de Gai Saber tituluarekin inbestitua zen.

Intelektual eta politikari kataluniarren zati handi batek, Lore Jokoak babestu zituen, eta honek, literatura kataluniar kultua ospetsu bihurtu zuen. Esparru honetan agertzen dira pentsaera ezberdinak hizkuntza ereduari buruz. Maria Aguilók, eredu bezala, dialekto forma guztietako egile ezberdinak hartzen dituen lehen bide bat defendatzen du; Antoni Bofarullek, XVI eta XVII. mendeko ereduak defendatzen ditu, eta Bartzelonan erabiltzen den dialektoa, eta, azkenik, badago hirugarren bide bat, Jokoen egituraren barnean defendatzaile argirik ez duena eta XIX. mendeko kataluniera bartzelonar bat defendatzen duena. Azken bi joeren artean, mugimendu hurbiltzaileak zeuden. Badaude kritikoak, Frederic Soler eta bere ingurukoak kasu, azkenean parte hartzen amaituko dutenak. Jokoek, ideologia ezberdin eta kontrajarrietako pertsonak biltzen dituzte, errepublikarrak, kontserbatzaileak, eta apuntatzen dihoazen belaunaldi gazteagoak. Dibertsitate ideologiko guztia, argi geratzen da Jokoetan eginiko hitzaldietan.

Hauek, barne eztabaidaren eta bere partehartzaileen eboluzio ideologikoaren azterketarako erreferentzia bihurtu dira.

Valentziako Erresumako eta Hiriko Lore Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lore Jokoak, Valentzian ere ezarri ziren 1879an, tradizionalki Lo Rat Penatek antolatuak, oraindik ere, joko hauek urtero antolatzen dituen instituzioa dena, valentzieraz, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran baino are dizdira handiagoaz, literatura leihaketan parte hartzen duten olerkari ugariengatik eta bere sarien kopuruagatik, 17 direnak orotara.

Ohikoetaz gain, hauen artean lehen aipaturiko Lore Naturala, Urrzeko Englantina, Viola d'or i argent, olerkaritza festiboa, antzerkia eta narratiba daudelarik, Ez ohikoak daude, Valentziako Erkidego guztiko instituzio eta enpresek babestua, horien artean, Valentziako Diputazioa, Castellóko Diputazioa, Alacanteko Diputazioa, Valentziako Generalitata, Valentziako artzapezpikutza, etab...

"Els Jocs Florals de la Ciutat i Regne de València"k, 35 "Mestre d'en Gay Saber" ditu, eta bi emakumek lortu dute Lore Naturala. Baditu, baita ere, zenbait "Honorable Escritors" edo Ohorezko Idazle, gutxienez 3 ohiko sari lortu dituztenak. Gizonezko mantenitzaile sarituen artean, Vicente Blasco Ibañez eta Niceto Alcalá Zamora egon dira, eta, 1914an eta 1999an, mantenitzaileak emakumezkoak izan ziren. Cadira d'Or deritzona okupatzen duen Regina, hiru probintzia valentziarrak txandakatuz eta eskualdeka aukeratua da. Ekintza solemnea, Antzoki Nagusian egiten da, Valentziako Erkidegoko autoritate nagusien asistentziarekin, 2008an, 125. edizioa ospatu zelarik, Mª Luz Lladró Sala Regina izan zelarik, eta, mantenitzailea, Antonio Gala idazlea. Bere hasieratik, bi hizkuntza, gaztelera eta valentziera konbinatzen dituen lehiaketa bakarra da.

Nazioarteko Lore Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelona eta Valentziako Lore Jokoek, 1905etik aurrera, Nazioarteko Lore Jokoen ospakizuna inspiratu zuten, Bigarren Mundu Gerraren aurretik, esperantozko literatura leihaketarik ospetsuena.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian ere, garai batean, XIX. mendean eta XX. mendearen hasiera artean ospatu ziren. Antoine d'Abbadie izan zen Euskal Herrian Joko hauek sortu zituena, 1853an. Hemen ematen ziren sariak, lorea, ontzako urrea eta makila ziren. Lehen aldiz, Lapurdiko Urruña herrian ospatu ziren.

Asociación Eúskara de Navarra elkarteak eratu zituen Lore-Jokoakk Elizondon ospatu ziren lehenengoz 1879an, foruen galerari erantzuteko asmoz. Elkarte foruzale eta euskaltzale honen bultzatzaileak Juan Iturralde y Suit, Arturo Campión, Nicasio Landa, Esteban Obanos, Florencio de Ansoleaga, Anteo de Irazoqui, Aniceto Lagarde, Fermin Iñarra, Salvador Echaide, Estanislao de Aranzadi eta Herminio de Oloriz izan ziren. 1878 eta 1883 bitartean Revista Eúskara hilabetekaria argitaratu zuten, elkartearen adierazpide ideologiko-politikoa erakusten zuena. El Arga (1880-1881) eta Lau-Buru (1882-1886) aldizkarietan ere idatzi zuten.