Claude-Victor Perrin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Claude Victor-Perrin.

Claude-Victor Perrin (Lamarche, Vosges, Frantzia, 1764ko abenduaren 7a - Paris, Frantzia, 1841eko martxoaren 1a) frantses mariskala eta Belluneko dukea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1793. urtean jeneral egin zuten Toulongo setioan izan zuen jokaeragatik. Italian borrokatu ondoren mariskal egin zuten (1807), eta Espainiaren aurka borrokatu behar izan zuen frantses armadako lehen taldeko buru izendatu zuen Napoleonek. 1809. urtean espainiarrak Uclesen garaitu ondoren Extremadurarantz abiatu zen, eta Mérida hartu zuen. Extremaduratik Mantxa eta Andaluziara abiatu zen (Sevilla konkistatu zuen). Cádiz konkistatzeko agindua jaso zuen, baina Tarifako gudua galdu zuen. 1821-1823. urteetan, Luis XVIII.aren agintaldian, Gerrako ministro izan zen, eta 1823an San Luisen Ehun Mila Semeen espedizioa antolatu zuen espainiar liberalen aurka. Estatuko ministro izan zen 1823tik aurrera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claude-Victor Perrin Aldatu lotura Wikidatan